EHbilgunea bihar zabalduko dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2016ko eka. 21a, 07:23
Arrasateko EH Bilduko kideok herriko eragile eta norbanako guztiak gonbidatzen zaituztegu bihar, asteazkenarekin, EH Bilgunea irekitzeko egingo dugun ekitaldira. Pablo Uranga kaleko 8. atarian egokitu dugu koalizioaren erreferentziazko espazio nagusia izango dena; barne-lanerako tokia izatetik haratago, ateak zabalik izango dituena arrasatear ororentzat, eragile zein norbanako.

Izan ere, ilusio eta bokazio horrekin ikusi dugu beharrezko EHBilgunea sortzea; arrasatearren iritzi eta ekarpenak jasotzeko leku bat izateko; herriko eragileekin eskuz esku lankidetzan jarduteko; guztion ahalduntzea eta parte hartzea bultzatzeko; askotariko ekimen eta ekintzei kabida emateko; azken batean, denon artean eta denontzako, Arrasate justu, zabal eta hobeago bat eraikitzen joateko. Biharko irekiera 20:00etan hasiko da eta denetarik izango dugu ordubete inguruko ospakizunean: Joseba Permach eta Gorka Errasti EH Bilduko kideen berbaldiak, jaien aldeko brindisa, zuzeneko musika, pintxoak... 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak