Arrasateko kirolaren oinarriaz

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2016ko eka. 16a, 16:50
Arrasateko EH Bilduk Kirola Kalera Eguna eta Kirol Sariak ekimenen balorazio positiboa egiten du. Garrantzitsua da kirolariei merezitako errekonozimendua ematea, futbolak dagoeneko nahikoa aitortza duen arren. Garrantzitsua da era berean, herriko kirol eta aukera ezberdinak ezagutaraztea. Baina are garrantzitsuagoa da, herriko kirol eragileei kudeaketa erraztea eta instalazioetan dituzten arazoak konpontzea. Izan ere, kirolaren arloan norabide falta eta kudeaketa arazoa dugu Arrasaten.

Kudeaketari dagokionez, duela hilabete EH Bilduk taula bat aurkeztu zuen Udaleko Kiriol batzordean, herriko zenbait kirolari eta kirol elkarteren eskariekin osatua. Bertan, inbertsio eta mantentze aldetik egin beharreko lanak daude; premiazkoak. Besteak beste, atletismokoen koltxonetak, itoginak eta aldageletako dutxak. Taula horri jarraipen estua egitea da EH Bilduren konpromisoa.

Norabidea zehazteko, gure apustua Udalak bultzatu beharko lukeen kirol eredua argi eta garbi definitzea da. Dagoeneko aurkeztu dugu gure proposamena Udaletxean. Ondoren, 2016ko Udal aurrekontuetan ageri den bezala, Kirolaren Plan Estrategikoa egin beharko litzatekeela uste dugu, atzerapenik gabe. Hori da eskatu duguna, bai Kirol Kontseiluan, bai Udaleko Kirol batzordean.

Bestetik, pasa den asteleheneko Goiena TBko Harmailatik saioan, kiroletako zinegotziak esan zuen kirol elkarteek arazoa dutela jendea erakartzeko. Herrian zerbaitek huts egiten duela, baina zer den ez dakiela onartuz. Eskua luzatzen diogu egoera horri buelta emateko, azaldutako bi arazoetatik abiatuz, eta, betiere, kirola, lehiaketa eta kirol elkarteak baino gehiago dela gogora ekarriz.

Aisialdi hutsa ere ez da, besteak beste osasuna eta hezkuntza ere badelako. Kirol antolatua sustatzeaz gain, jarduera fisikoa sustatu behar dugu, herritar aktiboak sortuz, kiroldegi barruan eta baita kanpoan ere.

Arrasatearron eguneroko bizitza hobetzearen alde gaudelako, EH Bildun uste dugu oinarritik lan egin behar dela eta gainontzeko alderdiak arlo honetan inplikatu eta proposamenak egitera gonbidatzen ditugu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak