Kongresuan izena emateko eta bozkatzeko  AZKEN EGUNAK!!!

Kongresuan izena emateko eta bozkatzeko AZKEN EGUNAK!!!

Erabiltzailearen aurpegia Etxetik on line egin daiteke ere, baina gu EH Bilgunean egongo gara laguntzeko. Herritarron neurrira egongo den EH Bildu behar dugulako, ANIMATU ETA EMAN IZENA!!!

Apirilak 26, eta egunero, lesbianen ikusgarritasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilak 26, eta egunero, lesbianen ikusgarritasunaren alde

Atzo, apirilak 26, lesbianen ikusgarritasunerako nazioarteko eguna izan zen. Egun hau askorentzat ezezaguna da, baina lesbianen ikusgarritasuna bultzatze aldera hartutako erabaki baten barruan sartu zen nazioarte mailan. Lesbiana askok bizi duten errealitatea zaila da mundu mailan. Matxismoak emakume bat emakume izateagatik ez ezik sexu orientazio ez heterosexuala izateagatik ere zapaltzen du. Eta diskriminazio egoeran bizitzera behartzen ere bai. Gaia gurera ekarriz, Euskal Herrian ere lesbianek bizi duten egoera ez da erraza.

Asteburuko margoketak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Asteburu honetan ezezagun batek edo batzuek egin dituzten margoketen harira EH Bilduk ondorengo gogoetak luzatu nahi ditu: Udal Gobernuak, hilaren 4ko Udalbatzaren bilkuran, urgentziazko mozioa sartu zuen asteburuko margoketak gaitzesteko. EH Bilduk 15 minutu lehenago jaso zuen testua eta jakinarazi genion aldez aurretik gobernuari hain epe motzean ez genuela erabakirik hartuko. Ostean, testua irakurrita, gaitzespenen jokoan sartuko ez ginela adierazi genuen. Bitxia da urgentziaren pertzepzioa bakoitzaren dogma politikoen arabera. Adibidez, oposizioak prentsatik jakin du udal langile batzuk labanaz mehatxatuak izan direla. Kasu horretan ez da urgentziazko bilkura edo moziorik egon. Lehentasun kontua izango da. EH Bilduren estiloa ez da margoketak egitea. Baina guk ulertzen dugunaren arabera, margoketak sintoma bat dira.

Azkeneko udal plenoaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Azaroaren 29an, Udalbatzaren bilkura egin zen Arrasaten. Hasieran, hirigintzako hainbat gai landu ziren, adibidez, Zabaleta esparruko urbanizazio planarekin lotuak edota telefonia mugikorreko Garaia guneko antenekin. Eta, ondoren, kreditu aldaketen eta udal aurrekontuaren exekuzio egoeraren berri eman zen, azpimarratzeko ezer berezirik gabe. Akaso esanguratsuena da hainbat proiektu abiatu gabe daudela oraindik udal sail ezberdinetan, gobernua berandu ibili delako aurreikusi zitezkeen lanak egiten. Mozioen arloan, bi gai nagusi. Bata, Udala eta laikotasunarekin lotua. EH Bilduko zinegotziok Irabazi-Baleikeren mozioa babestu genuen, non adierazten zen Udalaren akonfesionaltasuna eta udal ordezkari eta langileok gure kargu-lanpostu izaeran ekimen erlijiosotan parte ez hartzeko asmoa. EH Bilduk uste du hori dela bidea, laikotasuna dugu helburu, eta arlo pribatuan erlijio askatasuna defendatzen dugun moduan arlo publikoan gauza batzuetan aurrerapausoak eman behar direla. PSOEk ere babestu zuen mozioa eta, horrenbestez, 21etik 13 botu izan zituen alde. Arlo honetan, EAJ-k "kontramozio" bat aurkeztu zuen "herriko kulturaren parte diren usadioen alde". Noski, San Joanetako Salvea moduko ekitaldi erlijiosoak "usadio" moduan aurkeztu nahi izan zizkiguten. Guk kritikatu egin genuen usadioen defentsa akritiko hori, usadioak usadio izatearren ez direlako zertan mantendu (alardearen adibidea hor da), eta hainbat adibide jarri genituen gure postura defendatzeko. Azkenean, harrigarriki, PSOEk ere kontramozioa onartu zuenez, 11 botu izan zituen alde. Beraz, orain kontraesankorrak diren bi mozio ditugu, ea nola soluzionatzen duten hau orain arazoa sortu dutenek. Bigarren mozioa "azpikontratazio-behatokiari" buruzkoa izan zen.

Indarkeria matxistak lan iraunkorra eskatzen du, ez argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bilduko zinegotziok legealdi hasieratik salatzen ari gara, eta horrela egin genuen 2015eko abenduan ere, Arrasateko Udalean batzordeak pilatzeak ondorio larriak ekarriko zituela. EAJ-PSE gobernuak Berdintasuna, Gazteria, Hezkuntza eta Kirola batzorde berdinean pilatu zituen. Hori gutxi balitz, nahaspila horretako batzordeburuak Ogasuna ere kudeatzen du. Eta esaerak dioen bezala, "zazpi amuarrain batera hartu nahian, denak irristatu" egiten dira. Arrasateko EHBilduk berriz salatu nahi du konkretuki berdintasun arloan dagoen utzikeria. Udaletxeko sail hau, Euskal Herri mailako erreferente izan dugu azken hamarkadetan. Emakume Txoko zein Jabetze Eskola paregabeak ditu eta “Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Plan” aitzindaria egin zuen bere garaian. Plan integral bat, non prebentzioa, ahalduntzea, arreta protokoloa eta beste zerbitzu asko uztartzen diren. Baina urteen joan-etorrian jendartea, “indarkeria matxistaren” kontzeptua bera eta horren inplikazioak eraldatu egin direnez, plana zaharkitua geratu da. Horregatik 2016ko aurrekontuetan, EH BIlduk beronen eguneraketa egiteko kontratazio bat gauzatzea eskatu zuen, udal teknikarien irizpidearekin bat. Baiezkoa eman zuen Udal Gobernuak, horretarako 20.000 euroko diru partida bat ezarriz. Gaur egun, 2016ko urrian, oraindik ez da kontrataziorik egin, ez eta kontratazio prozesurik abiatu ere. Hala, Berdintasun teknikarien txostenak eta eskariak mahai gainean jarraitzen dute, aurrekontu saila ukitu gabe dago eta Udal gobernua pasibitate kezkagarrian dugu.

Laubideko aparkalekua dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko EHBILDUk uste du berri ona dela Laubideko aparkalekua berriz zabaltzea. 2003-2007 legealdian Ignacio Lakuntzak zuzentzen zuen gobernuak hartutako erabaki oker baten ondorioa izan da urteotako egoera hau, besteak beste, eta ona da gaia bideratzen hastea. Ondoren, lizitazioa zuen enpresak kiebra egin zuen eta denbora luzez gaia blokeaturik egon da, prozedura konkurtsal eta auzitegietan. Orain arlo judiziala argitu eta behin irekitzeko asmoa azaldu delarik, asko dugu hitz egiteko udal taldeen eta herritarron artean: ea aparkalekuak bideragarritasun planik duen, galerak egotekotan ea enpresak edo Udalak hartuko dituen bere gain, erabiltzaileentzat zer tarifa egongo den...

Eraso matxista salatzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko EH Bilduk bat egiten du Emakumeen Mundu Martxako plataformak, pasa den asteburuan, gizon batek emakume bati emandako jipoia salatzeko egin duen deialdiarekin eta horretarako elkarretaratzean parte hartzeko eskatzen dizuegu herrikideoi. Izan ere, azkenaldian maizegi esan behar izan dugunez, guztion kontzientziazioz eta inplikazioaz baino ez dugu lortuko indarkeria matxistarekin bukatzea. Bide horretan, eredu izan dira erasoa jasan zuen emakumearen oihuak entzuterakoan laguntzera joan zitzaizkion herritarrak.

Hilketa matxistak salatzeko elkar gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko EH Bilduk eskaera berezia egiten dizue herritar guztiei bihar, ekainak 23, 19:30ean eta Herriko plaza nagusian, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxako plataformak eta Gaztetxeko Emakumeon Asanbladak deituta, Gasteizko eta Angeluko hilketa matxistak salatzeko egingo den elkarretaratzean parte har dezazuen. San Joan bezpera izanik ere, ezin gara festa giroan ezer gertatu ez balitz bezala murgildu, indarkeria matxistak eragindako erailketak ez direlako han edo hemen ematen diren gertakizun isolatuak, gure egunerokotasunean eta nonahi bizi dugun arazo sozial baten ondorio baizik. Sarri askotan jaien testuinguruan areagotu egiten direnak, gainera.

EHbilgunea bihar zabalduko dugu

Erabiltzailearen aurpegia

EHbilgunea bihar zabalduko dugu

Arrasateko EH Bilduko kideok herriko eragile eta norbanako guztiak gonbidatzen zaituztegu bihar, asteazkenarekin, EH Bilgunea irekitzeko egingo dugun ekitaldira. Pablo Uranga kaleko 8. atarian egokitu dugu koalizioaren erreferentziazko espazio nagusia izango dena; barne-lanerako tokia izatetik haratago, ateak zabalik izango dituena arrasatear ororentzat, eragile zein norbanako.

Arrasateko kirolaren oinarriaz

Erabiltzailearen aurpegia

Arrasateko kirolaren oinarriaz

Arrasateko EH Bilduk Kirola Kalera Eguna eta Kirol Sariak ekimenen balorazio positiboa egiten du. Garrantzitsua da kirolariei merezitako errekonozimendua ematea, futbolak dagoeneko nahikoa aitortza duen arren. Garrantzitsua da era berean, herriko kirol eta aukera ezberdinak ezagutaraztea. Baina are garrantzitsuagoa da, herriko kirol eragileei kudeaketa erraztea eta instalazioetan dituzten arazoak konpontzea. Izan ere, kirolaren arloan norabide falta eta kudeaketa arazoa dugu Arrasaten.

ABENDUAREN 10EAN AMAITZEN DA POSTA BIDEZKO BOTOA T

Erabiltzailearen aurpegia ABENDUAREN 10EAN AMAITZEN DA POSTA BIDEZKO BOTOA TRAMITATZEKO EPEA. Astearteetan. Goizeko 11:00etatik 12:30era, ARRANO Elkartean, Ferrerias 27, behea. Azken eguna abenduak 8. Ostegunetan. Arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, ALKARTETXEAN, Ignazio Zuloaga 6, behea (Pablo Uranga kaletik sartuta). Azken eguna abenduak 3.

ABENDUAREN 12AN, ZAPATUA, BI HITZORDU DITUGU

ABENDUAREN 12AN, ZAPATUA, BI HITZORDU DITUGU

Erabiltzailearen aurpegia

ABENDUAREN 12AN, ZAPATUA, BI HITZORDU DITUGU