"Debs-en ametsa"

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Barberena Mondragon 2011ko uzt. 17a, 02:00

Jack Londonen Debs sozialistaren ametsa ipuin ederra irakurri berritan, ezin dut saihestu Naomi Klainen shockaren dotrinaren hitzek nire burua kolpatzea.

"Merkatuak" omen dira estatuen zorra estutzen dutenak. "Espekulatzaileak" bestela. Espektroak balira lez, hezur-haragizkoak ez diren mamuak.

Eta ezin ekidin algara, ezin saihestu irribarrea, horrelako baieztapenak aditzean. Krisi hau sortu badute, Naomi Kleinen tesiei jarraituz, zerbait lortzeko izan da. Akaso osasun eta hezkuntzaren pribatizazioa, erretiro adina luzatzea edota ondasun publikoen salmenta. Krisi gabe herritarrok nekez onartuko genituzkeen neurriak. Eta azken 20 urteotan beharginon alternatiba zapuztu denean, 11 gol sartu dizkigute. Eta txarrena da ez garela gai izan, salbuespenak salbuespen, horri aurre egiteko. Iritsiko da eguna non onartuko den azpiegitura handiak ez zirela soluzio, lan erregulazio askea langileontzat ez ezik ekonomiarentzat kaltegarria dela, erretiroa atzeratzea astakeria dela, soldatak produktibitateari lotze horrek ez duela ez hanka ez buru...

Debs sozialistaren ametsa berriro noiz beteko zain, aterkia atera eta irakurtzeko garaia da. Hartu munizioa, ideien gerra luzea izango baita. Ez baita neutralitaterik, ez dago guztiekin ondo geratzerik, gure eskubideekin jokatzen ari direnean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak