Copreci eta Aita Menni saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak

  Ekonomia  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Copreci eta Aita Menni saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak aurtengo Gipuzkoako Enpresa Sarietan. Hain justu ere, Copreciri Enpresa nazioartekotzeari saria eman diote eta Aita Menniri zerbitzu enpresa onenari.

Autobus batek su hartu du autobidean

 Arrasate  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean, matxura baten ondorioz. 13:20ean gertatu da. Autobusean ez zihoan bidaiaririk, gidaria bakarrik zihoan eta berau ohartu da matxuraz, kamino bazterrean geratuz. Bergarako hegoaldearen eta Arrasateren artean, Gasteizeko noranzkoan itxita egon da autobidea. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira eta sua amatatu egin dute. Autobusa -atzerrikoa. portugaldarra- kiskalita geratu da, bide ertzean.

Laburbira spota

 Debagoiena

Laburbiraren 14. edizioaren spota.

Lau enpresa aurkeztu dira Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa eta ustiapenerako

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lau eskaintza jaso ditu Epeleko Konpostatze Plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko kontratu publikoaren deialdira. Atzo amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea. 

64 urteko gizonezkoa hil da Kurtzebarrin

 Aretxabaleta  Arrasate

64 urteko gizonezkoa hil da Kurtzebarrin

64 urteko gizonezko arrasatearra hil da Kurtzebarri mendian. Jose Ramon Bidaburu arrasatearra da hildakoa. Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 11:00ak aldera dei bat jaso dute SOS Deiak-en. Dei horretan mendizale batek ohartarazi du harekin batera mendian ziharduen gizonezkoa ondoezik lurrera etorri dela, Kurtzebarriko gailurraren inguruan. Berehala gerturatu eta ertzainek erreskatatu dute.

Haizete bortitzak hainbat arazo sortu ditu

 Debagoiena

Haizeteak hainbat arazo eta triskantza eragin ditu han-hemenka. Antzuolatik Bergara arteko errepidea itxita egon da, baita Kurtzetako mendatea ere. Biak daude irekita. Eskoriatzan, Arizmendiko Almen gunean, eskolak eten egin dituzte, bidean hainbat arbola erori direlako. Aretxabaletan, Ibarra Kiroldegia itxita dago; kirol jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte. Udal euskaltegia ere itxita dago. Bergaran, Udal liburutegia eta herriko parke publikoak itxi egin dituzte. Arrasaten, 122 kilometro orduko haize-boladak neurtu dituzte.

Goiena Telebistako antena ere kaltetuta

 Arrasate  Debagoiena

Haizetearen ondorioz, Goiena Telebista ez da ikusten Lurreko Telebista Digitalaren bitartez -bai, ordea, Euskalteko kable bidez-. Aretxabaletako Galartza auzoan haizeteak hainbat pinu bota ditu eta, ondorioz, kalteak eragin ditu argindarraren azpiegituretan. Murugaineko antena argi barik dago eta ezin da emisioa zabaldu. Konpontzeko lanetan dihardute teknikariek eta Iberdrolako langileek.

Aretxabaletako alkateak dei egin die herritarrei kalera ez irteteko

 Aretxabaleta

Aretxabaletako alkateak dei egin die herritarrei kalera ez irteteko

Aretxabaleta eta Leintz aldea, oro har, izan da haizeteak gehien kaltetu duena. Hori horrela, Aretxabaletako alkateak aditzera eman du, Udalak herritarrei eskatzen diela beharrezkoa ez bada etxetik eta irteteko; teilak eta bestelakoak erortzeko arriskua dagoelako. Bestalde, adierazi du Ibarra Kirol guneak kalte handiak izan dituela eta, ondorioz, egunak beharko direla normaltasunera itzultzeko. Oraingoz, gaur bertan behera geratu dira kirol jarduera guztiak Ibarran. Herriko frontoiko teilatu zatia ere eroan du haizeteak.

Haizetea Debagoienean

 Debagoiena

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Furgoneta baten eta auto baten arteko istripua Arrasaten

 Arrasate

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute Arrasateko saihesbidetik herrirako, ospitalerako, sarreran. Bidegurutzean. Lekukoek adierazi dutenez, kolpe gogorra izan da. 08:00etan gertatu da. Arrasateko udaltzainak eta ertzainak ari dira trafikoa bideratzen.

Goienak erraustegi edo errauste planta erabili izan du eta erabiltzen du hiri hondakinak tratatzeko Zubietan eraiki nahi duten zentroa izendatzeko...

Erantzuna | Erraustegia eraiki, kudeatu eta ustiatzeko kontratua esleitzeko erabakia sinatu du Asensiok

San Pauloak Uberan gaurtik hasita

 Debagoiena

San Pauloak Uberan gaurtik hasita

Gaur hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte jaiak Bergarako Ubera auzoan. Gaur da San Paulo eguna, Uberako patroia, eta 11:00etan meza eta ostean salda txistorra iragarri dituzte; biharko, San Paulo Txiki egunerako, ere salda txistorra iragarri dituzte 12:00etatik aurrera. Baina astebururako iragarri dituzte ekitaldi gehienak, txupinazoaren eta Mari Justa eta Pedro Joxeren ongi etorriaren ostean.

Olatz Etxaberi elkarrizketa 'Puntua' aldizkarian

 Arrasate

Duela 41 urte atentatuan Kanpanzarren erail zuten Iñaki Etxabe zenaren alaba Olatz Etxaberi egindako elkarrizketa dakar Puntua aldizkariak oraingo astean. Estatuak, legez, aita ez duela biktima aitortu dio. Eta aita hil ostean Kanpanzarrera itzuli barik hogeitaka urte egon zirela.

Azken euri-jasen ondorioz, Urkuluko urtegia "nabarmen berreskuratzen" ari dela dio Ura agentziak

 Debagoiena

Azken euri-jasen ondorioz, Urkuluko urtegia "nabarmen berreskuratzen" ari dela dio Ura agentziak

Urkuluko urtegiaren betetze maila %70,82 da une honetan. Duela astebete, azken egunotako euri-jasen aurretik, %63,14ean zegoen. Honenbestez, alerta egoeratik aurre alerta egoerara pasa da Urkulu. Gipuzkoako urtegiak "nabarmen berreskuratzen" ari direla dio Ura agentziak.

Felix Garitano: "Lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan"

 Debagoiena

Felix Garitano: "Lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan"

Felix Garitano bergararra parrokoa izan zen San Vicenteko parrokian, eta Juan Kruz Mendizabalen kide, abusuak eman ziren urteetan. Garitanok azaldu duenez, "izugarrizko ezustekoa" eta "mingarria" izan da albistea. "Mingarria da, lur jota gaude, baina ondo jokatu du Elizak emandako pausoetan", adierazi du Felix Garitanok.

Xabier Arrillaga Bengoari omenaldia

  Kultura  Bergara SAIO BEREZIAK

Abenduaren 29an, Bergaran, egin zen jaialdia, Xabier Arrillaga Bengoaren omenez: Azkaiter Pelox Trio, Bergarako Musika Eskolako Perkusio Taldea, Aitor Gorosabel, Mikel Gorosabel, John Prieto, Aritz Alustiza, Diablues & Blucifer, Andoni Moñux, Miriam Moñux, Juantxo Jimenez eta beste, taularen gainean.

Loteriaren bigarren saria Bergarara

 Bergara

Loteriaren bigarren saria Bergarara

Bergaran tokatu da Erregeetako loteriaren bigarren saria. 75.000 euro, dezimoko. Honako zenbakia da saritua: 95379. Idatzi paper dendan saldu dute. Hain justu ere, dezimo edo loteria txartel bakarra saldu dute. Bigarren sari hori beste hainbat tokitan ere tokatu da, ez bakarrik Bergaran, Zarautzen esaterako.

Elosura traktorean heldu dira Errege Magoak

 Bergara

Elosura ere heldu dira Errege Magoak, batez ere txikienen gozamenerako. Opariz josita heldu dira mendialdetik plazaraino. Agurra egin diote Maria eta Joseri, eta nola ez, Jesus jaio berriari. Erregen aurretik, ordea, umeentzako ipuin kontalariak izan dira arratsaldean eta 18:30 inguruan Erregeak traktorean iritsi dira.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Debagoieneko puntu-beltzak ezagutzen

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Errepideetan badaude puntu beltzak deiturikoak. Normala baino ezbehar-kopuru handiagoa dutenak. Debagoieneko puntu beltz horietako batzuk eta horietan zela jokatu aztertu da erreportaje honetan, Peñakoba auto-eskolako Iban Peñakobarekin.

Ostrakak eta ostrukak

  Kultura  Debagoiena

Ostrakak eta ostrukak

Hamar urte igaro dira Iruña-Veleiako grafitoak aurkeztu zirenetik eta zazpi urte eta erdi Eliseo Gil eta Lurmeneko beste kide batzuk auzipetu zituztenetik. Eta oraindik epaileak ez du erabaki auzia artxibatu ala epaiketara eraman… Juan Martin Elexpuruk idatzi du gaiaz eta Berria-n argitaratu diote artikulua. HEMEN