goiena.eus

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Bizikasi, Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntza zerbitzuaren 10. urtemuga dugu aurtengo ikasturtea. Urteurrena aitzakia hartuta, Mariaren Lagundia ikastolarekin elkarlanean, dagoeneko hasiak gara 2017ko udaberrian gauzatuko dugun "Ikaskuntza Astea" prestatzen.

Debagoieneko herritar guztiei eskualdeko prestakuntza-eskaintzaren inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzeaz gain, beti saiatu izan gara eskualdeko elkarte, ikastetxe, akademi eta erakunde desberdinekin elkarlanean sumatzen ditugun formazio beharrei eta herritarren eskakizunei hitzaldi, tailer edo ikastaroen bidez erantzuten.

Horregatik, 2017ko maiatzeraren 8tik 12rako astea, Debagoieneko Ikaskuntza astea izango da: Ekintzaz beteriko aste bat, herri desberdinetan hitzaldi edo tailer laburrak eskainiko direlarik.

Bide batez, hitzaldi edo tailerretan parte hartuko dutenei EKARPEN SOLIDARIO bat egitea proposatuko diegu: Madrileko Gallineroko umeei bidaltzeko ikas materiala ekartzea.

Izan ere Bergarako Mariaren Lagundia ikastolak GALLINEROTIK BERGARARA elkartasun proiektua abian dauka. Gallinero izeneko txabola herrixkan, pobrezia larrian bizi diren ume hauen kemena eta egiten duten ahalegina eskolara joateko indartzeko asmoz.

Horregatik, Debagoieneko herritar, elkarte, ikastetxe eta eragile desberdineoi ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.  Zerbait irakatsiko zenuke? Hitzalditxo bat eskainiko zenuke? Parte hartu nahi duzu?

Informazio gehiagorako 943 76 93 94 (Miren, Miguel Altuna Institutua) edo 943 79 79 00 (Nuria, Aretxabaleta Lanbide Eskola) zenbakietara deitu dezakezue.

 Guztion artean Madrileko Gallineroko umeei gehiago lagundu baietz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa