goiena.eus

Amaitu da Sukaldaritza Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Pasa den asteartean amaitu zen Bergarako Udalak eta MAIko Bizikasi zerbitzuak antolatutako oinarrizko sukaldaritza ikastaroa.

Ikastaroan 13 lagunek parte hartu dute eta bertakoak eta eguneroko bizimoduan prestatzeko moduko jakiak prestatzen ikasi dute: Paella, piper beteak, untxia era desberdinetan nola prestatu, patatak errioxar erara...

Bide batez, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Zahar eta Gazte Elkarteko eta irakasle lanetan aritu diren Iñaki Larrañaga eta Jose Ramon Arakistaini eta Zuloa Elkarteari eskainitako laguntzagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa