goiena.eus

Amaitu da kontserba ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Ostegunean amaitu zen Bergarako Udalak eta MAIko Bizikasi zerbitzuak antolatu duten kontserbak prestatzeko ikastaroa.

Irailaren 12an hasi eta pasa den ostegunean amaitu zen ikastaro honetan, 12 laguneko talde batek haibat jaki nola kontserbatu  ikasteko aukera izan du: Okaran nahiz piper mermelada nola egin, hegaluzea eskabetxe edo oliba oliotan, sagar dultzea, etab.

Bide batez, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete San Joxepeko kideei eskainitako laguntzagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa