San Pedroko Klasikoak

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Orfeoia 2014ko uzt. 3a, 19:24
Oñatiko San Migel Parrokian egindako emanaldi arrakastatsuaren ondoren, Bergarako Orfeoiak, Oñati Abesbatzak eta proiektu honetarako antolatutako ganbera-orkestra eder batek, Bergarako San Pedro Parrokian kantatuko dute Vivaldiren "Gloria" eta "Credo", eta Bach-en "Cantata 131", zapatu honetan, uztailak 5, arratsaldeko 19:00etan.

Guretzat plazerra da berriro ere kontzertu hau Oñati Abesbatzarekin batera antolatzea…

Bergaran, UZTAILAren 5ean, San Pedro parrokian 19:00etan, San Martzial bezperan.

Eskerrak Bergarako Udalari eta Parrokiari antolaketa aldetik eta Goikobalu Abesbatza eta Ganbara Abesbatzari kantarien errefuertzoagatik.

Sarrerak salgai Bergarako Kultur Etxean, Benjamin Oinetako-dendan eta Pikupe Produkzioak-en bulegoan. 8 eurotan.

Bergarako kontzertuaren irabaziak San Pedro Parrokiarentzat izango dira.

VIVALDI-BACH. Proiektuari buruzko 4 hitz.
Proiektu honetan zeintzuk hartuko dugun parte: Bergarako Orfeoia, Oñati Abesbatza eta ganbera-orkestra. Taldea zehaztuko da ondoren:

110 pertsonako korua
26 pertsonako orkestra (proiekturako sortu den orkestra Bergara, Arrasate eta Gipuzkoako musikariekin osatua)...
5 bakarlari (Nere Ibarra (Soprano), Ainara Uribesalgo eta Oihana Diaz (Alto), Gorka Aranburu (Tenor), Karlos Etxaniz (Baxua)

• 6 hilabeteko lan gogorra baina oso aberasgarria. Azken hilabete hauetan elkarrekin egin ditugu entsaio batzuk, eta orain hilabete honetan orkestrarekin egin dugu hainbat entsaio.
• Printzipioz 2 kontzertu ditugu esku artean, baina kanpora ateratzeko gogoakin gaude. Batera egin dugun bigarren proiektu fuertea izan da, eta aurrera beste proiekturen bat egitea gustatuko litzaiguke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak