Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, XIX. mende bukaeraz geroztik Bergaran zegoen tradizio koralaren ondorioz. 1950-1970 hamarkadetan, errepertorio sinfoniko-korala landuz, garai hartako orkestra eta zuzendari ospetsuenekin aritu zen. 1990etik aurrera aldaketa sakon bati ekin zion, ahotsak berritu eta Orfeoi Gaztea sortuz David Azurzaren zuzendaritzapean, Bergarako Orfeoiaren harrobia izateko helburuarekin. Talde gazte hau azken urtetan Gabero Abesbatza moduan ezagutu dugun arren, gaur egun Bergarako Orfeoi Gaztea izena hartu du eta Alaitz Urkia Hondarribitarraren zuzendaritzapean arituko da. 2000z geroztik Lausardi Koru Sinfonikoko partaide da, Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera. 2006an garai berri bati ekin dio Aitor Biain zuzendariarekin. Gaur egun Aitor Biain bera da Bergarako Orfeoiaren zuzendaria, honek era askotako eta kalidadezko errepertorioa edukitzea du helburu. Bere egitarauen artean hauek aipa ditzakegu: The Mission (E. Morricone), 1992; Te Deum (H. Berlioz), 1994; Sol Maiorreko Meza (F. Schubert), 1995; Requiem (J, Rutter), 1995; Christmas Cantata (S. Pinkham), 1995; Chichester Psalms (Leonard Bernstein), 1997; West Side Story (L. Bernstein) eta zarzuela-koruen aukeraketa, Opus III Percussion Ensemble taldearekin, 1998; Oratoire de Noël (C. Saint-Saëns) Aita Donostia kamara-orkestrarekin, 1998; Stabat Mater (Miguel González Bastida), Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, 1999. Zerua goian ta lurra bean (Jesus Egiguren), Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, 1999, Gloria (A. Vivaldi), Regina Coeli & Laudate Dominum (W.A. Mozart) 2011; Lortutako sarien artean: San Vicente de la Barquerako Musikaldian Lehenengo Saria, 1996; Noveldako (Alicante) "Musika Erlijiosoaren Lehiaketan" Lehenengo Saria, 2001. Ikuskizun eszeniko-musikalak: Miserableak (C.M. Schönberg), 1994 eta 2009; San Martinen Estanpak (Miguel González Bastida), 1997; Oliver! (Lionel Bart), 1999-2002; Seussen Mundua (Stephen Flaherty), 2005-2006, Olentzero & Co. (Oihan Vega & Txemi Etxeberria), 2010-2011 Lausardi koru sinfonikoaren barne: The Crucifixion (John Steiner) 2000-2002, Misa Benedicta (Tomás Garbizu), 2001; Carmina Burana (Carl Off) Opus III Percussion Ensemble taldearekin 2003; Afrika kantata (Donato Goyeneche) 2004-2006.