Plazako dantza tradizionala ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Musika Eskola 2015ko urr. 7a, 18:11

Patxi Monteroren emango du ikastaroa, astearteetan. Ikastaro hasiera: azaroak 3, asteartea, Zabalotegiko lokalean. Izena emateko epea: urriak 23. Informazioa eta izen ematea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.

Izena emateko moduak:

  • Telefonoa: 943 76 57 80
  • Posta elektronikoa: idazkaritza@bme.e.telefonica.net
  • Webgunea: www.bergarakomusikaeskola.com

Ikastaroak mailaka antolatuta daude. Hasiera mailatik sakontze mailara arte. Landuko ditugu gaur egun Euskal Herriko plazetan aurki ditzakegun dantza mota guztiak (batzuk ohikoak, beste batzuk ez hain ohikoak).

  • Lotuan egiten diren dantzak: Pasodoblea, baltsa, polka, schottisch-a, boleroa, habanera, mazurka, tangoa.
  • Soltean: Jota, porrusalda, fandangoa, arin-arina. Dantza-jauziak Baztango mutil-dantzak Ingurutxoak
  • Kontradantzak: Korruan, ilaratan, koadrilan. Gabotak Branleak Soka eta korru dantzak...
  • Eta plazetan ohikoak diren beste dantza zehatz batzuk: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza eta abar.

Helburu orokorra da, dantza zehatz batzuk ikastea baino harago, dantza tradizionalaren sistema, testuingurua eta erritmoak ezagutzea; dantza ulertzeko irizpideak eskuratu, eta musikarekin mugitzeko gaitasuna lantzea, edozein plazatan aritu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak