2015/10/24 10.00-12.00

ESKURA - Aurkezpena eta eztabaida saioa

ESKURA - Aurkezpena eta eztabaida saioa
Irizar jauregia, Bergara
Kaixo lagun! Aurtengo kurtsoa asmo berriekin hasteko asmoa genuela azaldu genizun pasa den ekainean. Badakizu dagoeneko, Gure Esku Dago oinarrizko adostasun batzuk eta antolakuntza apalarekin sortu zela bere garaian. Denborak erakutsi du dinamika honen handitasuna, eta horrek garai berri batera eraman gaitu. ERABAKIAREN GARAIA da orain. Aro berri honen garrantzia kontuan hartuta, adostasun berriak eta antolaketa sendo bat osatzea beharrezkoa ikusten dugu. Eta bide horretan, zu, herritar bezala, beharrezkoa zara. Elkarrekin erabaki nahi dugulako sortu zelako dinamika hau. Beraz, aurtengo ekimenaren berri izan, eta zure iritziak zein ekarpenak adierazteko, Irizar Jauregiko ganbaran burutuko dugun eztabaida saiora gonbidatzen zaitugu: Eguna: Urriaren 24a, larunbata Ordutegia: 10.00-12.00 www.eskura.eus orrialdean ikus dezakezue saio honetan erabiliko dugun galdeketa txostena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak