Boluntarioentzat eskerrak - E21

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Gure Esku Dago 2015ko eka. 23a, 11:15
Aurtengoan ere, oharkabean iritsi eta pasatu da ekaineko egun handia. Hiriburu desberdinetan, kolore guztietako aniztasuna. Baina guztiok koral kolorez jantzita.

Gehienek jakingo duzue zer den estadioetako aulki bakoitza betetzeak eskatzen duen aurre-lana, elkarrizketa, eta batzuetan nekea ere bai. Pozik gaude, aulki hutsak geroz eta gutxiago direlako, eta asko izan zirelako bertaratu ziren herritarrak!

Baina aulki horietan herritarrak eroso eta pozik egon daitezen, beste milaka herritarrek ahalegina, lana eta ilusioa jarri beharra daukate. Horiek zarete zuek.  Aulkietan eseri ez, eta egunaren antolaketan zein aurreko egunetan boluntario gisan parte-hartzeko erabakia hartu duzuenak.  Zuek guztiok estadioan jarrita bazeundete, ia leku librerik ez litzateke ikusiko igandean!

Beraz, gaurko lanak, biharko erabakia ekarriko duen esperoan…eskerrik asko bene-benetan!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak