MAIATZAK 9 - JOSTE EGUNA Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Gure Esku Dago 2015ko api. 21a, 08:49
Ehundu dezagun erabakia, BALKOITIK BALKOIRA!

Adi zabiltzatenok konturatuko zineten Euskal Herriko txoko desberdinetan Joste Eguna ospatuko dela egunotan. Bergarako kasuan, maiatzaren 9an izango da jai handi hau, beraz, egin iezaiozue lekua zuen agendetan.

Laster izango duzue egitarau osoaren berri, baina jakin ezazue herriko balkoi desberdinak ehun eta emankizun desberdinekin apainduko ditugula. Arratsaldeko 18.30tik aurrera, flashmob-a, erraldoiak eta buruhandiak, bertsolariak, dantzariak, txontxongiloak, musika, eta zenbait kontu ikusteko aukera izango duzue,  orain artean inoiz ikusi ez dituzuen moduan.

Ehundu dezagun erabakia, etxez etxe, BALKOITIK BALKOIRA! Laster arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak