1832ko otsailaren 19an azaltzen da Bergarako Musika Bandaren lehen albistea. 1905 ean, Eibarren azaltzen da eta 1913 urtean Irunen izan zen Euskal Herriko Musika Banden Txapelketan lehenengo saria lortu zuten, R. Wagnerren “Rienzi” obrarekin. 1918 an Bilboko Banda Txapelketan, oraingoan nacional mailan, Ignacio González Escala jaunak zuzendurik Euskal Herriko Bandei zegokien 2. Saria eta estatu mailako hirugarrena herriratu zituzten. 1978 an Zarautzen izan zen Gipuzkoako Banden Txapelketan lehen saria eskuratu zuten, orduan Miguel González Bastida jaunak zuzendurik izan zuten interpretazio bikainagatik. Musika kontserbatorio baten faltagatik, 1983 urterarte zuzendari eta musikarien gain gelditzen zen izangaien irakaskuntza. Gaur egun bere zuzendaria den Alfredo González Chirlaque-k, Bergarako Musika Eskolan hezitako musikoak sartu ahal izan ditu. ETB rako hainbat grabaketetan, baita “Aupa Etxebeste” filmeko grabaketan parte hartu du Bandak. 2007 urtean Bandak bere 175. Urteurrena ospatu zuen. Arrazoi honegatik, Juan Luis Bikuña kazetariak idatzitako liburu bat eta Miguel Gz, Bastida bergararraren obra klasiko garrantzitsuenak batzen dituen CD bat aurkeztu zuten. Ohitura eta berrikuntza elkartuz, Udal Bandak etorkizun paregabea dauka, are gehiago gaur eguneko partaideen gaztetasun eta gaitasunari begira, eta izan gaien maila ona déla bidé. Gaur egun banda 76 kidek osatzen dute. Urteko 12 kontzertuez gain herriko jai eta ekitaldi garrantzitsuenetan parte hartzen du eta baita beste herri batzuk gonbidatuta ere emanaldiak eskaintzen ditu. www.bergarakoudalmusikabanda.com