Azken berriak

Erabiltzailearen aurpegia Bergara Garbia 2014ko urt. 15a, 11:20
Bergarako Bildu-Aralar Udal Gobernuak Bergararrak presionatzen jarraitzen dute, berehala inposatuko duten atez ateko bilketa sistemarekin, oraingoan edukiontziak jaso ez dituztenei eskutitz bat bidaliz. Baina gure jarrera berdina izaten jarraitzen du, EZ ditugu edukiontziak batuko eta hondakinak bereizten jarraituko dugu, ohi bezela.
Nahiz eta Bildu-Aralarrek ez duten inolako intentziorik erakutsi momentuko edukiontzien sistema funtzionatu dezan. Kalera irtetzea besterik ez dago, edukiontziak beti gainezka, agian nahikoa izango litzateke gehiagotan jasotzearekin edo atez ateko bilketa sistemaren inposizioari itxaron behar zaio? Honekin zer frogatu nahi dute? Zertan dabiltzan konturatu ez garela pentsatzen ahal dute? Berriz ere, Bildu-Aralar Bergararren kontura barrezka dihardute. Bergararren nahia defendatzeko lanean jarraituko dugu, laster izango duzue ekintza berrien informazio gehiago. EZ INPOSAKETARI! EZ ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMARI! BAI 5. EDUKIONTZIARI! BAI BIRZIKLAPENARI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak