HONDAKINEN BILKETA SELEKTIBOAREN KONFIRMAZIO DATUAK

Erabiltzailearen aurpegia Hondakinen gaikako bilketaren inguruan datuak batzen goazen eiñean, Bergara Garbia herri plataformak esandakoa eta defendatutakoa konfirmatzen ari da: 5. edukiontziarekin, atez ateko bilketa sistemarekin bezain datu onak edota hobeak lor daitezkeela. Legazpin, Sasietako Mankomunitateak luzatutako datuen arabera, hondakinak batzeko sistema mixtoarekin, %80a batzen da selektiboki. Organikoaren %75a, 5. edukiontziarekin batzen da eta %25a atez ateko bilketa sistemarekin. Argi dago, 5. edukiontziarekin lortu direla emaitza hoberenak, herritarren erosotasuna galdu gabe.

Azken berriak

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Bildu-Aralar Udal Gobernuak Bergararrak presionatzen jarraitzen dute, berehala inposatuko duten atez ateko bilketa sistemarekin, oraingoan edukiontziak jaso ez dituztenei eskutitz bat bidaliz. Baina gure jarrera berdina izaten jarraitzen du, EZ ditugu edukiontziak batuko eta hondakinak bereizten jarraituko dugu, ohi bezela.

Eskerrik asko bergararrei

Erabiltzailearen aurpegia Atez ateko sistema inposatuko digutela aurreikus dezakegunez, Bergara Garbia plataformatik amaitzear dagoen urte honetan erakutsi duzuen laguntza eta babesa eskertu nahi dizuegu bergarar guztiei. Eskerrik asko Bergara osoari, hondakinen bilketa sistemaren aurrean izandako jarreragatik, ez baitute Bergarar gehiengoaren iritzia kontutan izan, gainera ezin dugu ahastu hondakinen gaineko zergaren igoera suposatuko duela.