Balta Zuria, Balta Berdea

Erabiltzailearen aurpegia Agustin Unzurrunzaga 2014ko urt. 31a, 00:00
Astigarragako bi auzo, Urumea ibaiaren errekastoan eraikitakoak eta errumaniar ijitoz osaturikoak.

150 pertsona inguru bizi dira, adin guztietakoak, helduak eta umeak. 

2012ko maiatzean, Astigarragako Udalak (5.000 biztanle) Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Arartekoak proposatutako plan bat jarri zuen indarrean, ijito errumaniarrak gizarteratzeko. 

2012tik 2017ra gauzatuko da eta kontratu baten forma hartu du; bi auzootako biztanleek eta Udalak sinatutako kontratua. Parte bakoitzak konpromiso batzuk hartzen ditu. Udalaren aldetik, baliabide guztiak ipintzea gizarteratze-plana aurrera ateratzeko: erroldatzea, osasun txartelak lortzeko laguntza, gizarte zerbitzuen laguntza, umeak herriko eskolan matrikulatzea... Ijito errumaniarren aldetik berdin, umeak eskolara eramatea, bertan bizitzen jarraitzea, hondakinak behar den moduan jasotzea...

Lehen aldia da, bai Gipuzkoan bai Euskal Autonomia Erkidegoan, ijito errumaniarrekin halako gizarteratze-plan bat indarrean jartzen dena, umeen eskolaratzea, bizitzeko baldintzak, osasuna, lana-eta egin beharreko betebehar bezala, zentzu positiboan, ikusten dituena.

Bestalde, plana Europa osoan ijitoen kontrako jarrerak indartzen dabiltzan jarri da indarrean, Europako politikari oso garrantzitsuak integraezinak direla aldarrikatzen duten bitartean, eta beraien asentamentuak desegiteko joera dagoenean.

Jarrera ezkor horiei aurre egin behar diegu. Bazterkeria etniko eta soziala pairatzen duten giza taldeen gizarteratzea bultzatzeko, halako ekimenak beharrezkoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak