Gorputzak mugituz jarraitzen dute Aretxabaletan

  Kultura  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Jaiki elkarteak antolatu duen Dantza Astearen barruan, esaterako ludotekako gaztetxoek dantza saioa egin dute Durana kalean. Euren ostean, jubilatuek euskal dantzen erakustaldia egin dute.

Oñatiko Txinparta Bertso Eskolakoekin solasean

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Orain dela 34 urte sortu zen Oñatin bertso eskola eta gaur egun 50 lagun inguru dabiltza bertso eskolaren bueltan. Kilometroak jaiko Lekaixoka abestiari ere eurek jarri dizkiote hitzak eta gaztetxoen saio batean jasotakoak bildu dira erreportajean.

Madrilgo El Gallinero auzunetik 33 ume etorriko dira domekan Bergarara

  Gizartea  Bergara

Sei urtetik 15 urte bitartera arteko 33 ume etorriko dira El Gallinero txabola auzunetik Bergarara. Domekatik hurrengo egubakoitzera bitartean egongo dira Mariaren Lagundiko haurrekin, truke egitasmo baten bitartez.

Euskal Herriko bosgarren batukaden topaketan 190 perkusio-jole batuko dira

  Kultura  Arrasate  Debagoiena

Zapatuan, hilak 27, ospatuko da batukaden topaketa. Bilbo, Sestao, Aulesti, Gernika, Zornotza edota Getxoko 13 taldek hartuko dute parte, eta beste 17 lagunek ere eman dute izena topaketan banaka parte hartzeko. Aurten, berrikuntza moduan gainera, Mallorkako Sarava batukada taldea gonbidatu dute.

Paco Garcia: "Sanchez ez zen nire hautagaia, baina nire laguntza izango du partidu sozialista josten"

  Gizartea  Debagoiena

Pedro Sanchez itzuliko da PSOEren idazkari nagusi izatera. Botoen erdiak baino gehiago lortuta eta hamar puntuko aldearekin irabazi dio Susana Diazi, eta Patxi Lopez ez da iritsi botoen %10a eskuratzera. Debagoienean, aldiz, Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, Lopezek jaso ditu botoen gehiengoa. Arrasaten %60a zehazki.

Oñatiko Ur Jauziak, mende bateko historia

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Energiaren sorkuntzari eta banaketari dagokionean, Oñatik 100 urteko historia du. Gaur egun Olateko zentralera Zapatako, Saratxoko, Arantzazuko eta Jaturabeko ur jauzietako ura iristen da eta urtean 15 milioi kW-ko ekoizpena izaten du, herriko etxeko energia kontsumoaren %100a.

Ate irekiak Antzuolako baserrietan, San Isidro egunez

  Gizartea  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Nekazarien patroia den San Isidro egunez, herriko bost baserritako ateak zabaldu zizkieten herritarrei, euren eguneroko jarduna gertutik ezagutu ahal izateko. Guztira, 40 herritar inguru izan ziren baserritarrek egiten duten lanaren berri jasotzen.

Hezkuntza publikoko greba ez da izan erabatekoa Debagoienean

  Hezkuntza  Debagoiena GAURKOAK

Greba egin dute Bergaran, Eskoriatzan eta Elgetan, baita Aretxabaletako DBHn ere. Grebarik egin ez dituzten zentroak ere izan dira Arrasaten, Antzuolan, baita Aretxabaletan ere. Oñatin, Aramaioko eskolan eta Aretxabaletako Lanbide Heziketa zentroan, aldiz, erabakia ez da loteslea eta irakasle bakoitzak erabaki du greba egin ala ez.

Jaunartzeetarako edo ospakizunetarako arropa tendentziak

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Maiatza jaunartze sasoia izaten da, baina jaunartzeak bakarrik ez, bestelako ospakizunak ere ugari izaten dira garai honetan. Horietara begira, emakumezkoendako eta gizonezkoendako arropa tendentziak zeintzuk diren azaltzen da erreportajean.

Enkore taldearen 'Hegan II' bideoklipa ikusgai

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Arrasatetik La bicicleta eskaini nahi izan dio ikus-entzule batek Gaizkari; Harry Styles abeslariaren Sign of the times ere eskatu du beste ikus-entzule batek; PowerSolo taldearen Juanito ere eskatu dute; Huts taldearen Otsoa kantua ere bai; eta baita Enkoreren Hegan II abestia ere. Disfrutatu!

Irumendi elkartea gertutik ezagutzen

  Ingurumena  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Asteburuan 50. urteurrena ospatu du Antzuolako Irumendi elkarteak. Abeltzaintzan dihardute lanean mende erdiz eta elkarteko Pello Legorburuk euren historia laburbildu eta egun egiten duten lana nolakoa den azaldu du.

Mondragon Assemblyk eguzki panelak muntatzeko munduko makina automatikorik azkarrena garatu du

  Ekonomia  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ikerkuntzan eta garapenean egin duen ahaleginari esker, merkatuko soluziorik aurreratuena eskaini dezake orain Mondragon Assemblyk. Kooperatibak 80 milioi euro baino gehiagoren eskaera zorroa dauka eta errekor berria ezarri du bere jardueran.

Tomate-landare tailerra

  Ingurumena  Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Tomate-landareak zaintzeko sasoian sartu gara. Baina noiz komeni da horiek landatzea? Elgetak bere kokapena dela-eta, baditu baratze lanetarako kontuan hartzea komeni diren zenbait ezaugarri. Adibidez, landaketa berandutzea azken orduko izozteren bat ez harrapatzeko.

Informatikari izateko hezkuntza eskaintza osoa izango da aurrerantzean bailaran

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eta Arizmendi Ikastolaren arteko hitzarmenari esker, informatika arloan hutsetik gradura arteko bidea egiteko aukera izango dute ikasleek aurrerantzean Debagoienetik irten gabe. Izan ere, erdi mailako gradu berri bat emango dute Arizmendin.

Grises taldearen 'Lopan' kantua entzungai saioan

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Saioko lehenengo eskarian Zestoako Grises taldearen Lopan eskatu dute; Araba euskaraz jaiko kantua ere eskatu dute; Nicki Minaj artistaren No frauds ere entzun nahi izan dute ikus-entzuleek; baita Aitor Osunaren Haika mutil kantuaren moldaketa ere; eta amaitzeko, Ed Sheeran artistaren Galway girl. Disfrutatu!

Makillaje aholkuak ezkontza garaian dotore joateko

  Kultura  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Uda sasoiarekin batera, ezkontzen garaian ere sartuta, ezkongaiendako edo gonbidatuendako zein makillaje aukera dauden ikusi ahal izango da erreportajean. Makillaje naturala eta ausartagoendako look-a erakutsiko dira.

Erakunde bisita egin dute Gipuzkoako Foru Aldunditik Arrasatera

  Ekonomia  Arrasate

Markel Olano diputatu nagusia goizean bere taldearekin batera, Arrasateko udaletxean izan da herriko alkate Maria Ubarretxenarekin lan-bilera egiten, eta ostean, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuarekin batera Arrasateko hainbat enpresa bisitatu dituzte, tartean Ausolan enpresa.

'Oñati Community' plataforma, Lege Soziologia Institututik

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko Lege Soziologia Institutua duela 28 urte zabaldu zen eta bertatik 130 herrialdetako 8.000 ikasle, irakasle eta ikerlari pasa dira. Horien arteko harreman sarea osatzeko, Oñati Community plataforma sortu dute. Dagoeneko 300 pertsonak eman dute izena, eta euren helburua da aurten 500era iristea zifra hori.

Xabi Solano Maizaren, Erre zenituzten bideoklipa ikusgai

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Hainbat eskari izan dira saio honetarako ere: Starley artistaren Call on me eskatu dute Whatsapp bitartez; 2017ko Ibilaldiaren kantua ere eskatu du Aitor Irazola Lasak; John Butler Trio-ren Only one ere entzun nahi izan dute entzuleek; baita Leibaren La lluvia en los zapatos ere; eta azkenik, Xabi Solano Maizaren Erre zenituzten. Gozatu!

Goiaz! azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

  Hezkuntza  Debagoiena

Goiaz! azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Eskualdeko Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko helburuz antolatutako Goiaz! azokan, aurten ere ikasle eta herritar ugari izan dira. Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu teknikari Amaia Irizarrek adierazi du bertaratu direnek aukera izan dutela lasaitasunez eskaintza bakoitza gertutik ezagutzeko.