Arrolak Urteko Batzar orokorra egingo du egubakoitzean

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2015ko mar. 24a, 22:36

Urtero bezala aurten ere Arrola Mendizale Elkarteak Batzar Orokorrerako deia luzatzen die herritarrei. Batzarra martxoak 27, ostirala, egingo dugu. 18:15ean lehen deialdia, eta 18:30ean bigarrena.

Bertan, urteko irteeren balantzea, urteko balantze ekonomikoa eta datorren urterako pentsaturiko irteerak aipatuko dira, besteak beste. Bestalde, bi urtez juntan egon diren kideek erreleboa luzatuko die hurrengoei.

Elkartetik jakinarazi nahi dugu edonork bolondres bezala juntan sartzeko asmoa izanez gero jakinarazi diezagula arrolamt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, batzarraren egunean bertan esanez edota juntako norbaiten bidez mesedez. Bolondresik egon ezean, federatuen artean zozketa bat egingo da eta bertatik aterako dira datozen bi urteetarako junta kide berriak.

Batzarraren ondoren, 19:15 aldera,  2014ko Cho Oyuko espedizioaren protagonistetako batzuk hitzaldi bat emango dute Olaranen, batzarra egingo den tokian bertan.

Hemen aurrerapentxo bat: https://www.youtube.com/watch?v=wKKFAas971c

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak