Eskolarteko mendi ibilaldi jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2015ko mar. 11a, 22:59

Domekan, martxoaren 8an, urteko eskolarteko mendi ibilaldia ospatu zen. Ekintza honetan, Pausokak eta Arrolak elkarlanean parte hartu dute. Bertako argazkiak ikusteko aukera duzue hemen.

Antzuolatik parte hartze bikaina izan da 37 haur eta 30 heldu, denera 67 pertsona. Zorionak!!!

Eguraldiak ere asko lagundu du, eta ibilbidea polita izan da; bidea orain dela gutxi garbitu dutela ikusten zen. Pinudi handi baten barreneko ibilbidea izan da nagusiki. Agian eguzki izpiak faltan bota ditugu; baita panoramika zabalago bat ere. Baina, mendira joaten garen guztietan bezala, denok pozik, mendi bueltak arima betetzen du-eta.

Hemen argazki galeria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak