Andoain- Leitza- Lekunberri mendi bizikletaz

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2014ko urr. 20a, 23:02
.

Hurrengoa  irteera, Mendi bizikletan izango da: hasi Andoain eta Leitzaraino,  25 Km daukagu. Eta indartsuenak Lekunberrira joateko aukera edukiko dute. Hortaz plan aproposa denentzako, bai ume, gazte, guraso eta denentzako. Aukerak dira egin 25 Km, 50 Km eta 80 Km , bakoitzak ikusi sasoia eta aurrera egin.

Frontala edo linterna bizikletarako , tunelak pasatzeko eta irteera egun osokoa denez janaria eraman behar dira.

Irteera eguna,  zapatua azaroak 1an izango da eta ordua goizeko 09:00tan autobus geltokian.

Izenak emateko, urriak 27an 19:00eta 19:30 tartean Olaranen, edo aurrez arrolamt@gmail.com  bitartez.

Salneurritan dagokienez, ikasle eta langabeak 5€, langileak 10€, eta umeak doan.

Animatu eta etorri paraje politak ezagutzea.

 

Iazko argazkia Badeetan,  Artzainen oroigarri aurrean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak