Ehuntze prozesua irudikatuko dugu jai giroan eta ekintzaz betetako egun eder baten

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Gure Esku Dago 2015ko api. 23a, 12:43
Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egingo dugu domekan Herriko plazan (euria egiten badu, Uarkape pilotalekuan). Gure Esku Dagoren aurtengo helburua da “sentsibilitate ezberdinak erabakitze eskubidean elkartzea (ehuntzea)” eta hori irudikatzeko oihal ezberdinak ehunduz egingo da. Aurtengo ekintza nagusia Ekainaren 21ean egingo dugu, Euskal Herriko hiriburuetan eraikiko diren hautestontzietan herritarron borondateak irudikatuko dituzten oihalak izango dira. Ordurarte herrian jasotakoak josten hasiko gara eta ehuntze prozesua irudikatuko dugu jai giroan eta ekintzaz betetako egun eder baten. Jostun koadrila paregabe batek oihalak josten dituzten bitartean akrobatak, trikitilariak, albokariak, bertsolariak, irrintzilariak eta txalapartariak izango dira, baita umeentzako tailerrak eta The Potes taldearen emanaldia eta jan-edana izango dira. Saretzeko informazio puntua, oihalak, kamisetak etb salgai egongo dira ekitaldia irauten duen bitartean.

EGITARAUA

  • 11:00 Musikarekin ekitaldia berotzen hasiko da.
  • 11:30 Txalapartariak
  • 11:40 Trikitilariak
  • 12.30 Irrintzilariak / Txalapartariak 
  • 13:00 Akrobatak / Zirkoa
  • 13:30 Txatxilipurdirekin umeak protagonista
  • 13:35 Esku-oihala jasoko da, Alboka, Pandero jotzailea etb.
  • 13:50 Kalejira /Sugea egingo da
  • 14:15 Agurra The Potesek

Herrriko plazan espero zaituztegu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak