Ehuntze eguna apirilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Gure Esku Dago 2015ko api. 16a, 11:06
Gure Esku Dago ekimenaren 2015eko erronka nagusietako eta egun berezienetako batekin gatozkizue. Dakizuen bezala, Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde harremanak indartzen, kontzientziak pizten eta ideia beraren normalizazio bidean dihardu, "EHUNTZE" prozesuan, alegia. Era berean, "Saretze" lanetan jarraitzen dugu, hau da, erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde dauden herritarren zerrenda osatzen. Guzti hau lortzeko asmoz, aurtengo ekintza nagusia Ekainaren 21ean egingo dugu, Euskal Herriko hiriburuetan jai itzelak ospatuko direlarik eta bertan eraikiko diren hautetsontzietan Euskal Herritarron borondateak irudikatuko dituzten oihalak izango dira. Oihal bakoitzeko 20 pertsonek haien mezuak, iritziak eta borondateak idatziko dituzte eta guk guztiak josi egingo ditugu, erabakitzeko eskubidearen kontzientzia gure herrian josten ari den bezala.

EHUNTZE EGUNA:

Herrietan ordu-arte jasotako oihalak josten hasiko gara eta ehuntze prozesua irudikatuko dugu. Nola ez, jai giroan eta ekintzaz betetako egun eder baten. Gurean, Arrasaten, apirilak 26an izango dugu jai hau, herriko plazan (Uarkape frontoian euria egin ezkero). Jostun koadrila paregabe batek oihalak josten dituzten bitartean Akrobatak, trikitilariak, albokariak, txalapartariak izango dira, baita umeentzako tailerrak eta jan-edana ere bai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak