Erronka berrien aurkezpena, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Gure Esku Dago 2015ko urt. 14a, 23:04

Hurrengo ikasturtera begira ditugun erronken azalpenak eman eta arrasatearrak animatu ditugu lantaldeetan parte hartzera.

Bertan Maite Albesek aurkezle lanak egin ditu bildutako 130 bat herritarren aurrean. Taldearen izenean, bertaratutakoei eskerrak emanez hasi du solasaldia. Ondoren 2014an Arrasateko Gure Esku Dago nola sortu zen azaldu eta egindako ekintzak errepasatu ditu argazkiz lagunduta, hala nola joan den urteko ekintza nagusia goraipatu , Giza Katea alegia. Giza katean 1.500 pertsona lortzeko helburua jarri genuen eta 3.000 baino gehiago batu ginen egunean.

Guzti honen harira, bideo bat eskeini da, GEDok 3 fasetan ulertzen duela bere ibilbidea azalduz: Ehundu, Adostu eta Erabaki. Aurten ere, aurreko urtean hasitako "ehuntze" fasea sakontzea dagokigula azaldu da. Era berean, pentsaera eta izaera ezberdinen arteko harremana sendotu eta erabakitzeko eskubidearen ideia naturaltasunez denon artean zabaltzea dela helburua azpimarratu da. Aurkezpenak eginda eta "ehuntze" horretan ondo kokatuta, 2015eko  ekintza nagusia aurkeztu da jendeaurrean:Ekainaren 20an Euskal Herriko 7 hiriburuetan hautestontzi erraldoiak jarriko dira.

Karmele Olabarrietak gainera, aurrekoari gehitu nahi izan dio, Gure Esku Dagoko indar nagusia herrietan dagoela, herrietako ekimen txikiek egiten dituztelako posible ekintza haundiagoak. Era berean, goraipatu du saretu eta egun puntual batean parte hartzeaz gain, oso garrantzitsua dela egunerokotasunean erabakitzeko eskubidearen alde herritarrak aktibatzea.

Eta azken honen hildotik, Arrasateko Gure Esku Dago taldeko Jasone Giraldok lantaldean parte hartzeko deia luzatu die bertaratutakoei, hala nola, bakoitzak ahal duen neurrian, laguntza guztiak eskertzen direla esanez.

Aurkezpena eta hitzaldia bukatuta 'Erabakia ehuntzen' dinamikaren simulazio batekin amaitu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak