goiena.eus

“Liburuarekin irri bihotzean xirri” ARRASATE HERRI ESKOLAN IPUIN ASTEA MAIATZAK 2tik 6ra

Erabiltzailearen aurpegia
Urtero bezala aurten ere maiatzak 2tik 6ra bitartean Arrasate Herri Eskolak ipuin astea ospatuko du. Aste horretan zehar Arrasate Herri eskolako ikasle, irakasle eta hianbat guraso ipuin munduan murgilduko dira. Esan beharra dago gurasoen ipuin ekitaldia plater nagusia dela.Ekimen honetan eskolako zenbait gurasok hizkuntz ezberdinetan gustoko ipuina kontatuko dute.Aldez aurretik ikasle bakoitza, bi ipuin entzuteko, eskolan antolatzen den txartelen salmentara joan beharko da hauek lortzera. Ekitaldi honetaz gain honako beste ekintza hauek ere burutzen dira:  Amaia antzokian atzerriko hizkuntzan ipuin ezberdinen antzezpena  Horma-irudirako lelo lehiaketa  Ipuin partekatua Aipatutako ekintzak helburu hauek lortzeko Irakurketaren zaletasuna bultzatzea Euskeraren erabilera areagotzea Kulturartekotasuna sustatzea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa