goiena.eus

ARRASATE HERRI ESKOLA: ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIAK

Erabiltzailearen aurpegia
Hilabete honetan zehar Arrasate Herri Eskolako 4. mailako ikasleak parte hartzen ari dira Eroskik antolatutako “Elikadura eta Ohitura Osasungarriak” programan.

Programa honen helburu didaktikoak honako hauek dira:

1.Elikadura eta bizimodu osasungarriak izatea.

2. Balio horiek hartzeak dituen onuren jakitun izatea.

3. Nutrizio piramidea ezagutu eta ulertzea, eta eguneroko bizitzan baliatzea.

4. Dieta orekatua izateko elikagai taldeen ezagutzak hartzea.

5. Dieta osasungarria egiten ikastea, dieta mediterraneoan oinarritua.

6. Kalitatezko elikadurarako berme gisa baloratzea bertako produktuak.

7. Ikasleak kontzientziatzea beste gizarte inguru batzuetako beren adin bereko umeek bizi dituzten errealitateez.

8. Planetarekin jarrera jasangarria izatea sustatzea.

9. Modu osasungarri batean bizitzen ikastea gure bihotza zaintzeko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko.

 

Programa hau saio ezberdinetan banatuta dago. Arrasate Herri Eskolak hain zuzen parte hartzen ari da azken saioan, “Ikasgelako chefa” Saio honetan Basque Culinary Centerren laguntzaz, plater osasungarri bat egingo dute ikasleek. Horrela, sukaldari ariko dira egun batez. 

Gainera, etxeetan ere sukaldari-lanak egin ditzaten, bideoerrezetak eskainiko dituen webgune bat izango dute lagungarri ikasleek Energia Hazteko programa hezitzailearen barnean.

 

Ea ba etxean ere animatzen diren!!!!

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa