DENBORALDI AMAIERAKO JAIALDIA OSTIRALEAN LABEGARAI

DENBORALDI AMAIERAKO JAIALDIA OSTIRALEAN LABEGARAI

Erabiltzailearen aurpegia DENBORALDI AMAIERAKO JAIALDIA OSTIRALEAN LABEGARAIETAN Amaitu da jada txapelketa sasoia. Emaitzak ospatu eta bergararrei taldeak urtean zehar egindako lana ezagutera emateko, ekainaren 19an, arratsaldeko 7etan, Labegaraieta Polikiroldegian denboraldi amaierako jaialdia izango dugu. Bertan gure gimnasta guztiek hartuko dute parte: aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil, kadete eta gazteen banako eta taldeko ariketak ikusteko aukera izango dugu. Beraiek prestaturiko dantza koreografiak ere eskeiniko dituzte gimnastek. Bestalde, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetako emaitza garrantzitsuenak honakoak izan dira: June Candelario, alebinetan Gipuzkoako txapelduna/ Ane Izquierdo, kadeteetan, Gipuzkoako bigarrena/ Ariana Burgos, jubeniletan, Gipuzkoako hirugarrena/ Jone Olabarria, jubenila mazekin, Euskadiko bigarrena/ Kadete taldea, Euskadiko hirugarrena / Jubenil taldea, Gipuzkoako eta Euskadiko hirugarrena. Zorionak denoi!

GIPUZKOAKO ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGA

GIPUZKOAKO ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGA

Erabiltzailearen aurpegia GIPUZKOAKO ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGARAIETAN Gipuzkoako federatu amateur eta eskolarteko A mailako txapelketa ospatuko da apirilaren 18an Labegaraieta polikiroldegian. Urtarrilean Eibarren izan zen lehenengo fasea, eta honakoa bigarrena izango da, maiatza amaieran jokatuko den finalaren aurretik. Goizez alebinak, infantilak eta jubenilak arituko dira lehian. Arratsaldean berriz, kadeteen txanda izango da. Saio bietan banakako eta taldeko ariketak egingo dituzte. Gure bailarako Ariznoa Elkarteko eta Arrasate Dragoiko gimnastak jardunean ikusteko aukera paregabea!

ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGARAIETAN
Da

ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGARAIETAN Da

Erabiltzailearen aurpegia ERRITMIKA TXAPELKETA LARUNBATEAN LABEGARAIETAN Datorren larunbatean, otsailak 7, erritmikako programa osoa daukagu Labegaraietan. Goizez eskolarteko B mailako gimnastak izango ditugu Gipuzkoako Txapelketarako lehian. Arratsaldez Gipuzkoako benjaminek ospatuko dute beraien topaketa. Bertan arituko dira gure gimnasta gazteenak txapelketetarako trebatzen. Aupa neskak!

GABONETAKO JAIALDIA IZANGO DUGU OSTIRALEAN LABEGAR

GABONETAKO JAIALDIA IZANGO DUGU OSTIRALEAN LABEGAR

Erabiltzailearen aurpegia GABONETAKO JAIALDIA IZANGO DUGU OSTIRALEAN LABEGARAIETAN Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Ariznoa Elkarteak gabonetako jaialdia ospatuko du. Gure gimnasten orain arteko lana ikusi nahi baduzu, zatoz datorren ostiralean, hilak 19, arratsaldeko 18:30etan Labegaraietara. Eguberri on!

Kirola egin nahi duzuenok Ariznoa gimnasia taldeko ateak zabalik topatuko dituzue

Erabiltzailearen aurpegia

Kirola egin nahi duzuenok Ariznoa gimnasia taldeko ateak zabalik topatuko dituzue

Zure seme edo alabari dantza egitea gustatzen zaio? Musika entzun bezain laster, dantza jartzen den gazte horietako bat duzu etxean? Ba Ariznoa Gimnasia taldea da bere tokia. Ikasturtea irailean hasi genuen arren, kirola egiteko aukera beti da ona, eta kide berriak pozik hartuko ditugu.

Gipuzkoa osoko gimnasia erritmikoko taldeak Labegaraietako kiroldegian, otsailaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoa osoko gimnasia erritmikoko taldeak Labegaraietako kiroldegian, otsailaren 8an

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehenengo fasea ospatuko da Bergarako Labegaraieta kiroldegian, otsailaren 8an. Bertan Ariznoa elkarteko A mailako alebinak eta infantilak arituko dira; baita amateur mailako kadete eta gazteak ere. Gipuzkoa osotik etorriko dira taldeak eta Arrasate Dragoi taldekoak ere bertan izango dira.