GOIAZ! Azoka 2014: Debagoieneko Lanbide Heziketaren VI.en Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa 2014ko mar. 21a, 10:23
GOIAZ! Azoka 2014: Debagoieneko Lanbide Heziketaren VI.en Azoka Martxoaren 26an eta 27an, Arrasateko Kulturateko Klaustroan GOIAZ 2014 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka egingo da. Azoka hau lehenengo aldiz 2009an egin zen, beraz, aurtengoa ekimen honen seigarren edizioa da.

Bertan, Debagoieneko eskualdeko Lanbide Heziketako zentro guztiak egongo dira, formakuntza ez arautuko akademiak, ekintzaileen zentroak, eta formakuntza eta enpleguarekin lotura daukaten erakunde publiko eta pribatuak ere. Bakoitzak bere eskaintzak erakutsiko ditu eta aukera egongo da bertan garatutako hainbat proiektu ezagutzeko ere.

Aukera polita da Lanbide Heziketaren aukeren berri eman eta eskualdeko eskaintza plazaratzeko.

Hainbat jarduera izango dira, hala nola lan-merkatura hurbiltzeko tailerrak, prestakuntza-espezialitateak ezagutzeko bisita gidatuak eta informazio-solasaldiak. Hitzaldion artean, Codesyntax-eko Gari Araolazaren eta Amaia Albes diseinatzailearen eskutik “Ekintzailea naiz” izenpean, beraien sormen eta gustuko duten jarduerekin laneratze arloko ibilbidearen inguruan mintzatuko dira.

Azoka hau, ikasleei, langileei eta langabetuei dago zuzenduta, eta baita formazio edota lan bila dabilenarentzat ere.

Gainera, eta egitarauaren osagarri moduan, hainbat ekintza burutuko dira azokan:


*  Tafyd: norberaren gorputz masa indizea ateratzea eta gero horren arabera entrenamendu espezifikoa eta ariketak aholkatzea.

*  Erizaintza: norberaren egoera kardiobaskularra ateratzea eta emaitzen arabera, aholkuak ematea.

*  Eraikuntza: Etxeen isolamenduaren garrantzia erakusteko esperimentoa egingo da: hiru etxe mota desberdin irudikatzen dituzten kutxak egongo dira. Bertan ur beroa jarriko da eta kamara termografikoaren bidez konprobatuko da zein etxetan galtzen den berotasun gehiago. Apustuak ere onartuko dira. Etxeak izango dira: 1980 urte artekoa, 1980-2006 urte artekoa eta gaur egungoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak