Erizaintzaren Laguntza Osagarriko ikasleak Lanean Ikertuz

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa 2014ko ots. 24a, 12:40
LANEAN IKERTUZ profesional kualifikatu eta motibatuak sustatzen dituen proiektu berritzailea da. Proiektu hau iazko azaroan hasi eta 2014ko ekainean amaituko da, sektorean erreferenteak diren erakunde publiko eta pribatuen aurrean ikasleek egingo dituzten identifikatu eta garatutako proposamenen defentsarekin.

LANEAN IKERTUZen helburua, Arizmendi Ikastolako Erizaintzaren Laguntza Osagarriak zikloko ikasleen artean ikerketarako sena sustatzea da, euren jarduera profesionala abiapuntu hartuta produktu edo zerbitzu berriak gara daitezen.

Ikasleek, sektore horretan zein laguntza tekniko etorriko lirateke ondo antzeman dezakete, eta berrikuuntza asko lortzeko bide horretan asko lagundu dezakete euren kezkak eta intuizioak partekatuz.

Hau dela eta, profesional hauen gaitasun ikerlariarekin zerumuga berri bat zabaltzen da: produktu eta zerbitzu berritzaileen garapenarenari lotuta: kalitatezko informazioa.

Ikasleen ahalduntzea behatze teknikaren eta datu-bilketaren bidez lortuko da. Halaber, soluzio berriak bilatzeko lagungarria izan daitekeen begirada kritiko bat izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak