LHko familientzako irteera kulturala Arizmendi Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastolako Kirol Elkartea 2014ko mar. 28a, 12:53
Joan zen igandean egin zuten aurtengo lehenengo irteera kulturala kulturgunekoek. Ia berrogei lagun joan ziren –18 guraso eta 20 ikasle–Barandiaran museoa eta Igartubeiti baserri museoa bisitatzera.

Goizean hiru orduko txangoa egin zuten, Barandiaran museoko arduradunek kondaira mitologikoak kontatzen zizkieten bitartean. Tartalo, Mari, Galtzagorri... izan zituen hizpide. Ataunen bazkaldu zuten eta arratsaldez Ezkiora joan ziren, Igartubeiti museora. XV. mendeko euskal baserria da Igartubeiti, eta beste gauza batzuen artean, bertan dagoen dolarea ikusi zuten. Argazki gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak