Ikastolak jatorrizko herriekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2016ko aza. 13a, 21:57
Azken urteetan bezala, Garabideko truke programara etorri diren jatorrizko herri ezberdinetako ordezkariak Basabeazpin izan dira. Bizipen honek helburu bikoitza izan du; Lehena gure ikastola kooperatiba eta konfiantzaren pedagogiaren praktika ezagutzea. Horretarako, goizean hitzaldia eta gunean gure praktika bizitzeko egonaldia egin dugu. Irakasleei nahi adina galdera eginez. Bigarrera berriz, gure haurrek beste hizkuntza gutxitu eta jatorrizko herriekin bizipen berezia izatea izan da. Hau gure lagunek beraien hizkuntzan, haurrekin eginiko jolas, abesti eta berba jolasekin egin dugu. Azkenik bizipenak sortutako galdera, iritzi eta ideia trukaketarako, arratsaldean saio bat egin da Huhezin Basabeazpiko ordezkari, Garabideko kide eta trukaketako lagunen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak