goiena.eus

Eskolarteko Abesbatzen Topaketa larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Eskolarteko Abesbatzen 28. Topaketa ospatuko da larunbatean, Amaia Antzokian. Debagoieneko 324 haur eta gazte kantari arituko dira bertan, zazpi abesbatza taldetan.

Amaia Udal Antzokian elkartuko dira aurten ere abesbatzen topaketan parte hartuko duten zazpi taldeak. Horietako lau ikastolakoak bertakoak izango dira eta gainerako hirurak, Oñatikoak. Arizmendi Ikastolaren aldetik, Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gaztelupeko ordezkariak izango dira, eta Oñatitik Urgain Eskola, Txantxiku Ikastola eta Elkar hezi ikastetxea. Juantxo Zeberio piano jotzaileak eta Musikari taldeak lagunduta ospatuko da aurtengoa. Joan zen ostiralean egin zuten kantariek entsegu orokorra, eta J. Zeberio piano-jotzailea ere bertan izan da. 28. aldia da.Egitaraua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa