Ostiralean gauez takarradan arituko dira korrikalariak, herrian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko urr. 20a, 09:08
Datorren ostiralean, urriaren 23an, egingo da zazpigarrenez Gaueko TAFYD krosa Arrasaten.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako kirol eta aisialdiko arduradunek antolatzen duten krosa da, eta izenak dioen bezala, gauez egiten da; 20:00etan abiatuko da Ferixalekutik bertatik. 5,7 km. ko luzera dauka ibilbideak, eta herriko kaleetan zehar egiten da herritarren ­animo eta aupaden artean. Izen-ematea 8 eurokoa da, aldez aurretik eginez gero, eta 10ekoa, egunean bertan 18:30etik aurrera. Ikastolako idazkaritzan (Ferixalekua, Otalora lizentziaduna, 8) eta Loramendi Kirolak Intersport dendan egin daiteke edo www.herrikrosa.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak