Ekokaleak lehiaketakoak Umezaintzan etxola eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mai. 21a, 13:31
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak antolatutako Ekokaleak Ideia lehiaketan partaide izan diren hainbat kide Arrasaten dira atzo geroztik. Ostirala bitartean bertan izango dira XXI. Mendeko Etxebizitzen jardunaldietan eta Ekokaleak lehiaketako sari-banaketa ekitaldian parte hartzeko.

Urtero etorri ohi dira Lanbide Heziketako eraikuntza arloko ikasleak jardunaldietara, baina aurten bereizia izango da, izan ere, praktika bat ere egingo dute osagarri, hots, ikastolako gune baten, Umezaintzan, lastozko etxola bat eraikiko dute. Era horretan, lehiaketarako diseinatu behar izan duten eraikina praktikatuko dute.

Ekokaleak Lanbide Heziketako eraikuntza arloan Espainia mailara zabaltzen den ideia lehiaketa bat da. Aurtengo gaia lasto-fardoz eginiko turismo bulego bat izan da. 55 lan aurkeztu dira eta 120 partaide baino gehiago izan ditu. Partaideetako 57 lagun bertara etortzera animatu dira Espainiako hainbat probintzietatik (Valentzia, Santiago, Jerez) eta Euskal Herritik (Gasteiz eta Iruña). Horietako batzuek bihar saria jasoko dute eraikuntzako jardunaldietan, atsedenaldiaren aurretik. 

Etxola ez da praktika hutsa izango, Umezaintzako haurrek negutegia baitute eta baratzean ere aritzen dira, beraz, tresnetarako biltegitzat ederto etorriko zaie eraikiko den etxola. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak