Bihar Udaberriko Jaia Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mai. 8a, 13:04

Bihar, maiatzaren 9an, ospatuko da hamargarrenez Udaberriko Jaia Aretxabaletan. Urtero bezala, Basabeazpiko eta Almeneko txikien familiek eta irakasleek antolatutako jaia izango da larunbatekoa, baina herri guztira zabaldu dute parte hartzeko gonbidatupena. Goizean goiz hasiko dira jolas, tailer eta jarduerekin. 10:30ean jolasak eta ibilaldia antolatu dute eta ondoren, mosaikoa egingo dute eta talo tailerra martxan jarriko da. Bazkalaurreko tartea buruhandiek eta erraldoiek gozatuko dute eta ostekoa tailerrek eta Oiongo ikastolakoen ipuin kontaketek. Argitxori ongietorria emanik eta txokolatea hartuz emango zaio jaiari bukaera.

Herri bazkarian parte hartu nahi duenak babak, saiheskia –bertan guraso eta aitona-amonen artean egindakoa– eta postrea izango du 17 euroren truke. Umeek, berriz, 11 euroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak