Firi-fara programaren emanaldia martxoaren 6an Amaia Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mar. 3a, 14:40
Ostiral honetan Dantzaz Konpainiak, Firi-fara programaren baitan, Itzalak obra aurkeztuko du Amaia Antzokian Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Dantzaz Konpainiakoen ekimen bat da Firi-fara programa eta badaramatzate urte batzuk programa hori ikastetxeetan zabaltzen. Berez dantza emanaldi bat du oinarrian, baina beste hiru ekimen ere baditu, hala nola, emanaldi osteko solasaldia, ikasgelan bertan haurrek dantzari batekin izan ohi duten elkarrizketa eta ondoren, ikasturtean zehar, izaten duten postal bidezko harremana. Firi-fara programa, hortaz, emanaldi bat baino gehiago da.

 

Arizmendi Ikastola Dantzagela 2.0 proiektuan aritu da

Aurten, berez, LHko 4. mailarako da Firi-fara programa, baina Arizmendi Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleak ere gonbidatu dituzte emanaldira, izan ere, Dantzagela 2.0 egitasmoan parte hartu dute lehen hiruhilekoan. Iaz hasitako esperientziari jarraipena emanez, Donostiako Dantzaz Konpainiako kideek astebete eman zuten azaroan Lehen Hezkuntzako azkeneko zikloko ikasleekin Dantzagela 2.0 egitasmoa lantzen ikastolan bertan. Egitasmo honen helburua da hezkuntza formala eta ez formala uztartuz, hainbat ikasgaitan, goizez, unitate didaktiko bat lantzea gai baten inguruan eta arratsaldez,  koreografia bat prestatzea. Aurten jorratu duten gaia Juan Arriaga musikagilea (“Euskal Mozart-a”) izan da. Arratsaldez prestatu zituzten koreografiak musikagilearen doinuekin sortutakoak ziren eta Dantzaz Konpainiako dantzarien gidaritzapean egin zituzten. Amaitzeko gune bakoitzean jendaurreko taularatzea egin zuten. Iaz bezala, oso proiektu interesgarritzat jo zuten ikasleek, irakasleek zein dantzariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak