Ikastola gaur, zergatik?

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko urt. 19a, 12:09
Ikastola gaur, zergatik? izenburupean hitzaldia emango du Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarretak aste honetan Leintz bailarako hiru herritan.

Inaki Etxezarretak, Arizmendi Ikastolako zuzendariak, Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletan hitzaldia emango du aste honetan Ikastola gaur, zergatik? galderari erantzunez. Lehenengoa Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da bihar, hilak 20. Asteazkenean Arrasaten egingo du, Kulturaten; bi horietan bina hitzaldi egingo ditu, euskaraz lehenengoa (18:00etan) eta gaztelaniaz ondorengoa (19:15ean). Hirugarrena Aretxabaletako Basabeazpi gunean izango da, hitzordu bakarrarekin, 18:00etan (elebidunez).

 

Hiru ardatzetan oinarrituko du bere jarduna: identitatea, hau da, nor garen; bigarren ardatza gure xedea izango da, hots, nora joan nahi dugun eta azkenik azalduko du nola jarduten den ikastola, nor garen eta nora joan nahi dugun horiekin koherentziaz jokatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak