Arizmendi Ikastolako talde bat FLLeko Espainiako kanporaketara

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko abe. 15a, 15:51
Larunbatean jokatu zen First Lego League Nazioarteko Txapelketaren lehenengo fasea, EAEko kanporaketa, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolako lau talde izan ziren bertan Arizmendi-Ikerlan-MU ordezkatuz, eta horietako bat hurrengo faserako sailkatu da. Hortaz, martxoan Tenerifen jokatuko den Espainia mailako kanporaketan izango da DBHko laugarren mailako talde bat. Gaztelupe guneko ikasleak dira eta teknologia dute hautazko ikasgaitzat. Honako hauek dira partaideak: Andoni Atxa, Aitor Axpe, Odei Bouzon, Xabier Mujika, Joseba Ormaetxea, Peru Rozas, Markel Uribarren eta Gaizka Iturriotz.

Ikasleek hainbat proiektu egin behar izaten dituzte lehiaketan zehar; besteak beste, robot bat diseinatu hainbat misio betetzeko eta proiektu zientifiko bat garatu. Lau taldeak ibili ziren larunbatean primeran, eta Mikel Egiguren irakaslearen esanetan denak izan ziren larunbatean txapeldun “gure gazteek oso lan ona egin dute, umore onez, jarrera bikainez eta adiskidetasun handiz lehiatu direlarik”. Arizmendi Ikastolarentzatgarrantzitsua da sormena eta ekimena lantzeaz gain, ikustea nola moldatzen diren ikasleak taldean eta nola garatzen dituzten beste gaitasun batzuk.

 

Bosgarrenez lehiatu da aurten Arizmendi Ikastola, eta ordutik izan du saririk. 2010-11 ikasturtean, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan, eta sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen. 2012-13 ikasturtean, berriz, misioetako proban talde bat laugarren geratu zen, eta urte berean ekintzailetasunaren Saria jaso zuen batxilergoko taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak