Datorren astean, HHko haurrek ekintzaz beteriko astea Monitore Eskolakoekin

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko uzt. 4a, 12:33
Datorren astean, Haur Hezkuntzako haurrek ekintzaz beteriko astea izango dute Monitore Eskolakoekin. Prestaketa bileretan izan dira aste honetan monitore eta arduradun horiek.

Ekainaren 7tik 11ra, Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzako lau gunetan - Uribarrin, Basabeazpin, Umezaintzan eta Jose Aranan– udaleku irekiak antolatu dituzte hezkuntza ez formaleko arduradunek. Guneko arduradun banarekin batera, Monitore Eskolako batxilergoko 27 ikasle izango dira lau guneetan 3 urtetik gorako haurrekin askotariko ekintzak egiten. Besteak beste, Uraren Eguna ospatuko dute.

 

Ordutegi zabala duten haurrak dira  udaleku ireki horiez gozatu ahal izango dutenak, eta aste honetan udaleku horiek antolatzeko bilerak egin dituzte monitore eta arduradunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak