Ezin gelditxu

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ramirez de Okariz 2016ko mai. 27a, 09:21

Ohian sartu ta berriz burua bueltaka. Gelditxu nahi eta ezin. Herriko gaztiok ze itxen dun jakin nahixan ibiltzen naiz. Ze itxen dun ta nora goiatzen. Zentzugabeko kontua da egixa esanda, norberak nahi dabena ingo dau, ta hala izan bida. Baina, ze pasatzen da gaztiondako daukun txokuakin? 

Gaztetxia da gaurko protagonistia. Bai, eta seguru, gehixenok lehenenguan asmau dozuela zeri buruz nenbilen. Azken urte honetan dekadentzian egon da eta gutxi batzun artian aurrera itxia zaila da, baina ez ezinezkua. Herritxik eta herrixantzat eskainitako aukerak asko die. Ezin da esan hildako herri baten bizi ganik, danok dihardu lanian eta. Hala ta be, hutsune bat dagola esango nuke, edo nik behintzat, halaxe sentitzen dot.

Gaztiok gure proiektuak sortzeko lekua badauku, eta ideiak goguakin batera be seguru baietz. 

Indarra falta dala esango nuke, baina hori gure barne barnian be egongo da, beti egoten da eta! Gure inguruan jabe in, eta duda barik, gaztiongandik herrixai alternatiba desberdinak eskaintzeko kapaz ga.

Jarri garuna martxan eta berpiztu deigun gaztion indarra! Ez hogeita bost urtera, ez hamarrera, ezta urtebetera… 

Etorkizuna bihar be badalako!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak