MIZPIRUALDEKO LORAK ZAINTZEN

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2015ko mai. 13a, 12:45
LH 6. mailako ikasleak Nagusilan erakundearekin batu dira Mizpirualde egoitzan elkarlan bat burutzeko. Egitekoa? Mizpirualden lorak landatu eta zaintzea!!!

Nagusilan-eko kide boluntarioak Mizpirualdera joaten dira bertakoekin denbora librea pasatzera: kartetan egin, hitz egin, jolastu... 

Testuinguru horretan eta udaberria denez kontuan izanik, Aranzadi ikastolako 6. mailako ikasle boluntarioak ere zerbait egin nahi izan dute Mizpirualdeko kideekin. Zer egin daiteke udaberrian Mizpirualden? beste gauza askoren artean, bertan dagoen terraza polit polita jarri, lorez apainduz. Helburua? Terrazaren itxura hobetzeaz gain, bertako biztleekin harremanak estutu, beraiekin hitz egin, gazteek duten freskura eta bizitasuna egoitzara ekarri.

Aste honetan aritu dira landareak lorontzietan sartzen. hemendik aurrera, zaintzera joango dira. Aitzakia polita hango aiton-amonekin jarduteko!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak