SUHILTZAILEAK ARANZADI IKASTOLAN Gaur asteartea L

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2015ko mar. 17a, 18:58
SUHILTZAILEAK ARANZADI IKASTOLAN Gaur asteartea LH 2.mailan “Lanbideen gaia” lantzen dihardugula eta, Gasteizko Suhiltzaileak diren Hector eta Kike izan ditugu gelan beraien lanbideari buruzko adierazpenak ematen. Hauek biziki interesgarriak izan zaizkigu: Erreskate ekipamendua, ekintza desberdinetarako jantzi egokiak ikusi ahal izan ditugu. Baita beraiek ekarritako bdeo zein argazki ederrak. Beraien lanarekiko ilusioa ederki agertu digute. Eta guretzat esperientzia zoragarria izan da. Gainera agurtu baino lehen suhiltzaile kasku bana oparitu digute. Ez dugu erraz ahaztuko egun hau. Eskerrik asko bioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak