ARATUSTEAK IKASTOLAN Hemen dira hain ederki pre

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2015ko ots. 13a, 21:28
ARATUSTEAK IKASTOLAN Hemen dira hain ederki prestatutako aratusteak. Goizean, nagusienak mozorroa jantzi eta umore onez ekin diote lanari. Arratsaldez berriz, neska-mutikoek, eurak egindako mozorroak jantzi eta kalera irten gara gure herriko kaleak kolorez eta musikaz betetzera. Txikienek euskal mitologian hain ezagunak diren pertsonaiak imitatuz, ikastetxeko patioa, Tartaloz, lamiaz, galtzagorriz eta sorginez bete dute. Bestalde LHkoek, Euskal inauteriez blaitu dute herria; Txatxoak, Joaldunak, Bolantak, Basandereak, Kotilungorriak, Abaltzizketako Txatxuak, Zalduendoko Markitos, Bolantak, Joaldunak eta nola ez Zaldiko, Miel Otxin eta Ziripot dantzaz bete dute herria. “Bolantak dantza”, “Ban ban baraban” eta “Txulalai” herriko hainbat txokotan dantzatu eta gero, Miel Otxin lapur mitiko eta gaiztoa harrapatu, epaitu eta sutara bota dute. Ziripot, gizon barregarri eta lodikotea, gorputza lastoz beteriko zakuez estalia duena, baldar ibili da; horri segika, Zaldikoa, zaldi basatia, eraso egiten diona lurrera bota arte; Zaldikoaren atzetik korrika doazenak, ferratzera; eta, azkenik, Txatxoak, bertan daudenak zirikatzen dituztenak, makilak eta erratzak daramatzatelarik. Amaieran, “Erre, erre, erre, Miel Otxin erre!entzuten zen bitartean, suziriak eta puxikak izan dira nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak