EROSKI FUNDAZIOAREN ESKUTIK GOMIZTEGIRA BISITA

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Ikastola 2015ko ots. 3a, 17:34
EROSKI FUNDAZIOAREN ESKUTIK GOMIZTEGIRA BISITA EROSKI Fundazioaren eskutik, urtarrilaren 29an Gomiztegi baserri eskolara, Arantzazura, joan ginen LHko 5.mailakoak. Jarduera honen helburua zen umeek hurbiletik k ezagutzea elikagaien elaborazio prozesua; oraingo honetan, ardi gaztarena eta mamiarena, hain zuzen. Horregatik, ibilbidean zehar, bisitarako gidariak egunean-egunean bertan egiten den lana erakutsi eta horri buruzko nondik norakoak azalduko zizkigun: elikagaia nola sortzen den, nola tratatzen den, jatorriak zer-nolako garrantzia duen eta sasoian sasoiko produktuek dituzten abantailak zeintzuk diren… Hori guztia bertako ekoizpenak duen garrantziari duen balioa eman diezaioten. Primeran pasatzeaz gain, ardi Latxaren ustiaketaren inguruan gauza asko ikasi genituen. Oso jarduera interesgarria izan zen eta Eroski Fundaziotik etorritako arduradunaren hitzetan, Aranzadi ikastolako LH 5.mailako ikasleak ekintza honetan parte hartzen duten lehenak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak