3. GERATU ZEN ARANZADI IKASTOLA KILOMETROAK JAIKO

3. GERATU ZEN ARANZADI IKASTOLA KILOMETROAK JAIKO

Erabiltzailearen aurpegia 3. GERATU ZEN ARANZADI IKASTOLA KILOMETROAK JAIKO ERRONKAN. ZORIONAK!

MIZPIRUALDEKO LORAK ZAINTZEN

Erabiltzailearen aurpegia

MIZPIRUALDEKO LORAK ZAINTZEN

LH 6. mailako ikasleak Nagusilan erakundearekin batu dira Mizpirualde egoitzan elkarlan bat burutzeko. Egitekoa? Mizpirualden lorak landatu eta zaintzea!!!

ARROPA BILKETA ARANZADI IKASTOLAN


Aranzadi ik

ARROPA BILKETA ARANZADI IKASTOLAN Aranzadi ik

Erabiltzailearen aurpegia ARROPA BILKETA ARANZADI IKASTOLAN Aranzadi ikastolak eskerrak eman nahi die arropa bilketan parte hartu duten bergarar guztiei. Dakizuen bezala, urtean birritan egiten du bilketa ikastolak, udaberrian eta udazkenean eta ekimen hau herri osora irekia da. Udaberriko bilketa honetan 250 poltsa baino gehiago batu dira eta jasotakoa Caritasek kudeatuko du.

BIZIKLETA EGUNA ARANZADI IKASTOLAN

Pasa den ast

BIZIKLETA EGUNA ARANZADI IKASTOLAN Pasa den ast

Erabiltzailearen aurpegia BIZIKLETA EGUNA ARANZADI IKASTOLAN Pasa den astean ospatu zuen Aranzadi ikastolak bizikleta eguna egitarau zabalarekin: segurtasun eta mantenuaren inguruko formazioa, jokoak, herri martxa eta bukaeran argazki bereiz eta polit hau, ikastolako ikasleez osatutako bizikleta mosaikoa

SUHILTZAILEAK ARANZADI IKASTOLAN
Gaur asteartea L

SUHILTZAILEAK ARANZADI IKASTOLAN Gaur asteartea L

Erabiltzailearen aurpegia SUHILTZAILEAK ARANZADI IKASTOLAN Gaur asteartea LH 2.mailan “Lanbideen gaia” lantzen dihardugula eta, Gasteizko Suhiltzaileak diren Hector eta Kike izan ditugu gelan beraien lanbideari buruzko adierazpenak ematen. Hauek biziki interesgarriak izan zaizkigu: Erreskate ekipamendua, ekintza desberdinetarako jantzi egokiak ikusi ahal izan ditugu. Baita beraiek ekarritako bdeo zein argazki ederrak. Beraien lanarekiko ilusioa ederki agertu digute. Eta guretzat esperientzia zoragarria izan da. Gainera agurtu baino lehen suhiltzaile kasku bana oparitu digute. Ez dugu erraz ahaztuko egun hau. Eskerrik asko bioi.

BATXI 1EKO IKASLEAK PUENTE VIESGON

Martxoren 6a

BATXI 1EKO IKASLEAK PUENTE VIESGON Martxoren 6a

Erabiltzailearen aurpegia Martxoren 6an Batxi 1eko ikasleak Cantabria aldean ibili ziren. Goizean goiz Bergaratik abiatu eta 10ak aldera Puente Viesgon ginen, El Castillo kobazuloa bisitatzeko prest. Pinturak dituen kobazuloa da, bisitatu daitekeen bakarrenetarikoa. Kobazuloa ikusteaz gain, Ehiza taillera ere egin genuen, artista den Jose Munua bertako monitorearekin. Santanderrera joan ginen bazkaltzera eta, bazkalostean, Cantabriako Uninbertsitateko Planetarioa bisitatu genuen. Ordubeteko saioaren ostean, autobusa bueltan Bergarara, egun eguzkitsu zoragarri bat pasa ostean

Aste honetan DBH3 eta 4. mailetako ikus-entzunezko

Aste honetan DBH3 eta 4. mailetako ikus-entzunezko

Erabiltzailearen aurpegia IKUS-ENTZUN-EKO IKASLEAK MU-N Aste honetan DBH3 eta 4. mailetako ikus-entzunezko gaiko ikasleak, MU-k Aretxabaletan duen Ikus-entzunezko Komunikazio fakultatean egon ziren, Arizmendi eta Txantxiku ikastoletako beste ikasle batzuekin batera, Arizmendi ikastolak antolatzen duen BH Klip lehiaketan parte hartuko dute ikasle hauek guztiek, eta Aretxabaletan, bideoklip bat sortzeko formazio saio bat jaso zuten.

ARANZADI IKASTOLA 3. START INNOVA-N.
ZORIONAK!!!

ARANZADI IKASTOLA 3. START INNOVA-N. ZORIONAK!!!

Erabiltzailearen aurpegia ARANZADI IKASTOLA 3. START INNOVA-N. ZORIONAK!!!

ARATUSTEAK IKASTOLAN

Hemen dira hain ederki pre

ARATUSTEAK IKASTOLAN Hemen dira hain ederki pre

Erabiltzailearen aurpegia ARATUSTEAK IKASTOLAN Hemen dira hain ederki prestatutako aratusteak. Goizean, nagusienak mozorroa jantzi eta umore onez ekin diote lanari. Arratsaldez berriz, neska-mutikoek, eurak egindako mozorroak jantzi eta kalera irten gara gure herriko kaleak kolorez eta musikaz betetzera. Txikienek euskal mitologian hain ezagunak diren pertsonaiak imitatuz, ikastetxeko patioa, Tartaloz, lamiaz, galtzagorriz eta sorginez bete dute. Bestalde LHkoek, Euskal inauteriez blaitu dute herria; Txatxoak, Joaldunak, Bolantak, Basandereak, Kotilungorriak, Abaltzizketako Txatxuak, Zalduendoko Markitos, Bolantak, Joaldunak eta nola ez Zaldiko, Miel Otxin eta Ziripot dantzaz bete dute herria. “Bolantak dantza”, “Ban ban baraban” eta “Txulalai” herriko hainbat txokotan dantzatu eta gero, Miel Otxin lapur mitiko eta gaiztoa harrapatu, epaitu eta sutara bota dute. Ziripot, gizon barregarri eta lodikotea, gorputza lastoz beteriko zakuez estalia duena, baldar ibili da; horri segika, Zaldikoa, zaldi basatia, eraso egiten diona lurrera bota arte; Zaldikoaren atzetik korrika doazenak, ferratzera; eta, azkenik, Txatxoak, bertan daudenak zirikatzen dituztenak, makilak eta erratzak daramatzatelarik. Amaieran, “Erre, erre, erre, Miel Otxin erre!entzuten zen bitartean, suziriak eta puxikak izan dira nagusi.

5. MAILAKOAK GOMIZTEGIN

Erabiltzailearen aurpegia

5. MAILAKOAK GOMIZTEGIN

EROSKI Fundazioaren eskutik, urtarrilaren 29an Gomiztegi baserri eskolara, Arantzazura, joan ginen LHko 5.mailakoak.

SANTA AGEDA BEZPERA DEGU… Euskal Herriko

Erabiltzailearen aurpegia SANTA AGEDA BEZPERA DEGU… Euskal Herriko hainbat herrietan bezala eta ohitura zaharrari jarraituz, Aranzadi ikastolako HH eta LHko ikasle eta irakasleek kantuz bete dugu gure herria. Eguraldi txarrari aurpegi onena jarriz, ikasitako kanta eta kopla ondo baino hobeto kantatu ditugu. Gainera, LH 6.mailako ikasleek “Eguneko zentroan” eta “Aspace-n” ere izan dira, eurak asmatutako koplak kantatuz, bertan zeudenak pozteko asmoarekin.

EROSKI FUNDAZIOAREN ESKUTIK GOMIZTEGIRA BISITA

Erabiltzailearen aurpegia EROSKI FUNDAZIOAREN ESKUTIK GOMIZTEGIRA BISITA EROSKI Fundazioaren eskutik, urtarrilaren 29an Gomiztegi baserri eskolara, Arantzazura, joan ginen LHko 5.mailakoak. Jarduera honen helburua zen umeek hurbiletik k ezagutzea elikagaien elaborazio prozesua; oraingo honetan, ardi gaztarena eta mamiarena, hain zuzen. Horregatik, ibilbidean zehar, bisitarako gidariak egunean-egunean bertan egiten den lana erakutsi eta horri buruzko nondik norakoak azalduko zizkigun: elikagaia nola sortzen den, nola tratatzen den, jatorriak zer-nolako garrantzia duen eta sasoian sasoiko produktuek dituzten abantailak zeintzuk diren… Hori guztia bertako ekoizpenak duen garrantziari duen balioa eman diezaioten. Primeran pasatzeaz gain, ardi Latxaren ustiaketaren inguruan gauza asko ikasi genituen. Oso jarduera interesgarria izan zen eta Eroski Fundaziotik etorritako arduradunaren hitzetan, Aranzadi ikastolako LH 5.mailako ikasleak ekintza honetan parte hartzen duten lehenak izan dira.

Bergarako herri eragileak Aranzadi ikastolarekin e

Bergarako herri eragileak Aranzadi ikastolarekin e

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako herri eragileak Aranzadi ikastolarekin elkarlan polit bat burutzeko prest azaldu dira. Hilean behin HHko gure ikasleekin tailer desberdinak egingo dituzte. Zergatik? Zertarako? Konfiantzaren pedagogiak ulertzen duelako eskola herrian egon behar duela eta, aldiberean, herria eskolan eta hori da, hain zuzen ere, ekimen honekin lortu nahi dena: HERRIA ESKOLAN SARTZEA

Danbor hotsa Bergarako Aranzadi ikastolan

Danbor hotsa Bergarako Aranzadi ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia

Danbor hotsa Bergarako Aranzadi ikastolan. Gaur, Donostia eta Azpeitian bakarrik ez, Bergarako Aranzadi ikastolan ere, sekulako danbor hotsa egon da. Sukaldariak, danbor-joleak eta zuzendariak Sarriegiren San Sebastian martxa eta Tatiago jo dituzte.

DBHO 2.MAILAKO HAMAZAZPI IKASLE, MONITORE HEZITZAI

DBHO 2.MAILAKO HAMAZAZPI IKASLE, MONITORE HEZITZAI

Erabiltzailearen aurpegia DBHO 2.MAILAKO HAMAZAZPI IKASLE, MONITORE HEZITZAILEAK IZATEKO GERTATZEN Aranzadi ikastolako DBHO 2.mailako hamazazpi ikasle AISIOLAren eskutik, monitore hezitzaile izateko ikastaroa egiten dihardu. Ikastaroaren helburua, aisialdiko begiraleak heztea da. Proiektu hezitzaile integral bat sortzea du helburu, bertan, ikastoletan ematen den hezkuntza formala eta eskolaz kanpoko ekintzak nahiz aisiaren inguruan gauzatzen direnak (gazte elkarteak, ekintza kulturalak, inguruneari lotutako ekintzak integratu eta elkar osatu nahi ditu. ANIMO NESKAK, ZUENA DA ETORKIZUNA!!!

Joan zen astelehenean DBHOko2.mailako lau ikasle D

Joan zen astelehenean DBHOko2.mailako lau ikasle D

Erabiltzailearen aurpegia Joan zen astelehenean DBHOko2.mailako lau ikasle Dostiako Zientzia Museoan egon ziren. Bertan eta Pedro Miguel Etxenikek zuzentzen duen Donostiako DIPC-ek (Donostia International Physics Center) antolatuta, punta-puntako ikertzaile, ikasle eta irakasleen arteko topaketak ospatu ziren. Bertan zeinbait ikastetxetako ikasle eta irakasle bildu ginen, Albert Fert, Fisikako Nobel Sariduna da (2007) eta Elena Cattaneo, Italiar errepublikako Zientzia Saria Medikuntzan eta Urrezko Domina (2001) Aukera polita izan zen halako ikertzaile handiak bertatik bertara ezagutzeko.

Sekulako poza izan genuen San Antonioko Napar Feri

Sekulako poza izan genuen San Antonioko Napar Feri

Erabiltzailearen aurpegia Sekulako poza izan genuen San Antonioko Napar Ferian, LHko 4.mailako eta 5.mailako ikasle mordoska bat sarituak izan zirela jakin genuenean. Lehen saria 10-12 urte arteko neska-mutikoen kategorian, Markel Bilbatuak jaso zuen. Jokin Askargortak, Irati Gorosabelek, Xabier Igarzak, Martxel Olabarrietak eta Maren Unamunok, diploma bana jaso zuten kategoria berdinean. Bestalde, LHko 4.mailako Ane Alberdik 2.saria eta Maitane Gomez berriz 3.saria jaso zuten 8-10urteko kategorian. ZORIONAK DENOI!!!

Lan  bikaina egin dute Aranzadi ikastolako guraso

Lan bikaina egin dute Aranzadi ikastolako guraso

Erabiltzailearen aurpegia Lan bikaina egin dute Aranzadi ikastolako guraso eta ikasleak hainbeste jostailu batzen Olentzero etxe guztietara hel dadin. Aurten Gurutze Gorria arduratuko banaketaz

Jasone Osoro egon da gaur Aranzadi Ikastolan Ezeki

Jasone Osoro egon da gaur Aranzadi Ikastolan Ezeki

Erabiltzailearen aurpegia Jasone Osoro egon da gaur Aranzadi Ikastolan Ezekiel liburuaz iritziak konpartituz DBH 2ko ikasleekin eta liburuan Jasoneren hitzak eta sinadura jasotzeko ere aprobetxatu dute. Oso gustura egon dira, bai.

Dantza sueltoko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia

Dantza sueltoko txapelketa

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo Aranzadi ikastolako kideek irabazi dute asteburuan Dantza Sueltoko txapelketa.