Santa Ageda batzeko prest Aramaio

Erabiltzailearen aurpegia Aramaixoko Bertso Eskola 2015ko urt. 12a, 16:18
Pasa den ostegunean elkartu ginen lehenengoz Aramaioko Trikitixa Eskola, Abesbatza eta Bertso Eskolakook Santa Ageda eskean ateratzeko lehen entseguan.

Aurten, urtarrilaren 31an aterako gara herriko baserri, auzo eta kaleak kantu eta doinuz betetzera, eta horretarako urtarrileko ostegun guztietan entseguak egingo ditugu Kultur Etxean. Entseguak 19:00etan hasiko dira eta ordu erdiko iraupena izango dute. Gogoratu edonor dagoela gonbidatuta.

Eskeari dagokionez, azken urteetan bezala, egun osoan zehar gauzatuko da. Goizez Eguzkierripa, Zalgo, Arraga, Matxinkale, Errotabarri eta beste hainbat tokitan abestu ondoren Iturrieta Sagardotegian bazkalduko dugu, pilak kargatu, eztarriak busti eta arratsaldean zehar Ibarrako kaleak Santa Ageda doinuz alaitzeko.

Jasotako diruari dagokionez, antolakuntzan inplikaturiko hiru taldeen artean banatuko da, ondoren diruarekin herrian beste ekintzaren bat (bertso saio, kantaldi, kontzertu, hitzaldi...) antolatu dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak