"Pulseras Rojas' ala 'Polseres Vermelles?"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2012ko uzt. 20a, 02:00

Pulseras rojas izena eman diote Antena 3n emititzen hasi diren...

... ekoizpen katalanari, izan ere, katalanez eta Katalunian ekoiztutako fikzioa da berau. Gaztelaniara bikoiztu dute telesaila eta estatu mailan sekulako arrakasta lortu du bere lehenengo bi episodioen emisioan. Jakin dugu ere Spielbergek telesailaren eskubideak erosi dituela bertsio estatubatuarra ekoizteko.

"Dramoiaren" aurka sortutako telesail gisa definitu dute askok, 4ª Planta pelikularen gidoilari bera duen hospitaleko istorioa izanda ere (berria, hau, telebistan), era xamur eta dibertigarrian kontatzen ditu minbiziaz gaixorik dauden haurren istorioak.

Zuzendariaren elkarrizketa ere irakurri dugu aste honetan, pozik, gaztelaniarabikoizte lan horretan, katalanez mantendu dituztelako haurren izenak eta saioarenmusika. Gaitzerdi, akaso?

Azpitituluak erabiltzeko aukera aspaldi dugu telebistan eta oraindik gaztelania ezden beste hizkuntzarik ezin entzunda gabiltza telebista espainolean. Bada marka hori!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak