Danimarkan, hiru aldiz gutxiago

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2017ko mai. 5a, 08:19

Duela 10 urte Danimarkan 270 udal zeuden eta gaur egun, berriz, 98 udal besterik ez dago. Horren arrazoiak ulertzeko errazak dira: udal txikiek ez zeukaten baliabide nahikorik euren kabuz aritu ahal izateko.

Gaur egun Danimarkako udal batek 58.600 bizilagun dauzka, batez beste. Euskadik 250 udal dauzka eta udal horien batez besteko biztanleria 8.600 pertsonakoa da. Danimarkako erabaki hau Debagoienean ezarriko balitz, udal bakarra izango genukeela pentsatu behar dugu. 

Zenbaki hauek ez lirateke kezkagarriak izango gu Danimarka baino aberatsagoak izango bagina. Baina, tamalez, ez da horrela. Danimarkako soldatak gure soldatak baino bi aldiz handiagoak dira. Euskadin daukagun administrazio sarea pisutsua da, lau mailaz osatuta baitago. Krisialdiaren eraginez administrazioen itomen maila handia da. 

Beraz, geure aldean aberatsagoa den Danimarkak bere administrazioa egokitu eta arrazionalizatu behar izan badu, noiz egokituko zaigu guri beste horrenbeste egitea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak