Sorry, Mariana!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2016ko mai. 8a, 00:00

Mariana Mazzucato ekonomialari amerikar-italiarra mundu osoan entzutetsu bihurtu da bere azken liburuari esker: Estatu Ekintzailea (The Entrepreneurial State). Besteak beste, 2014. urtean politika ekonomikoko liburu hoberenaren SPERI saria jaso zuen Thomas Piketty-ren Kapitala XX. mendean famatu egin den liburuarekin lehia itxian.

Bere liburuan, Mariana Mazzucatok Ameriketako Estatu Batuek urte luzetan ikerkuntza alorrean egindako inbertsioen garrantzia azpimarratzen du egunero erabiltzen ditugun honako teknologia hauetan: Internet, GPS, eskuko-telefonoa, eta abar. Aipatu ahaleginei esker AEBak inoiz baino aberatsagoak dira gaur egun. Mariana Mazzucatoren aburuz, aberastasuna sortzeko administrazio publikoek ikerkuntzan egindako inbertsioak areagotu beharko lituzkete, eta, horretaz gain, ekintzaileak izan. Alegia, gobernuek eurek ere euren burua ekintzailetasunean murgildu beharko lukete.

Mariana Mazzucatoren pentsamendu horrekin erabat kontrajarrian dago hemengo administrazioaren jarrera. Izan ere, Estatu osoan administrazioek ikerkuntzara zuzendu duten inbertsioa gutxitu egin da. Hori gutxi balitz, joan den astean jakin genuen iaz Eusko Jaurlaritzak erabili gabe utzi zituela teknologiarako, berrikuntzarako eta ekintzailetasunerako aurreikusita zituen 130 miloi euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak